« Mainstream | Liberoamerika »
Emakumeagandik jaioak / Adrienne Rich (Maialen Berasategi) / Txalaparta, 2020
Zer da ama izatea? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-11-15
2020ko apirilean kaleratu du Txalapartak Maialen Berasategik itzulitako eta Adrienne Rich poeta eta pentsalari feministak ia 50 urte lehenago idatzitako “amatasuna”-ri buruzko lan mardula. Egungo pandemiaren berrogeialdi betean, alegia. Hain justu, erdi mailako klaseko bikote heterosexual egonkor batzuek erabaki zutenean umeak egiteko unea izan zitekeela.
Lau urtez ikertzen eta idazten jardun zuen Richek, ikuspegi feministatik amatasunaren gaia deseraikitzen eta hamar kapitulutan heldu dio horri: bere bizipen pertsonaletik abiatzen da hiru semeren ama izateak sorrarazi dizkion gatazka, kontraesan eta minak adieraziz. Horren ostean amatasunaren eta heterosexualitatearen instituzioen arabera amaren betebeharra zein den esplizitatzen du. Segidan, aurrehistorian Ama Jainkosari egiten zitzaion gurtzaren eta patriarkatuak emakumeak eta amak kontrolatzeko sortutako arau eta zigorren berri ematen du medikuntza, literatura edo erlijio-testuetako pasarteak ekarriz. Gainera, erditzeaz eta abortuari buruz dihardu, ama-semea eta ama-alaba harremanetan sakonduz. Amen biolentziarekin amaiera ematen dio liburuari.
Simone de Beauvoirren emakume izaerari buruzko saiakeratik 50 urtera begiratu dio ama izaerari egile honek, hain justu AEBetan diferentziaren feminismoa indartzen ari zen garaian. Herstory baten beharraz ari da, eta ahizpatasunaz, denak baikara alaba-ama; baina baita ama potentzial bezala hartuak garenok burua eta gorputza deskolonizatzeko eta kontzientzia hartzeari buruzko premiaz ere.
Bere ustez, emakume guztiak gabiltza “maitalanetan”, hortaz, ama rola jokatzen dugu. Ama direnen eta ez direnen arteko polaritatea faltsua dela dio, eta menpeko eta sufritzen nahi gaituen amatasunaren instituzioa suntsitzeko eta biziaren sorkuntza eta euskarria bestela eraikitzeko beharra aldarrikatzen du.
Iaz argitaratu zen Salud feminista lan kolektiboan gai honi beste begirada bat eman zioten, queer, trans eta crip ikuspegietatik osasun sexual eta erreproduktiboari eta gorputzaren subiranotasuna edo justizia erreproduktiboa kontzeptuak proposatuz. Baina bi lanak horrela laburtu daitezke: “Feminista izatea gorputzarekin etengabeko elkarrizketa izatea da” (Marta Dillon).
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres