kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Orratza eta kaltea / Joanes Urkixo / Elkar, 2020

Droga 80ko hamarkadan Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-11-07

Euskal literaturan batzuetan joera batzuk jartzen dira erdigunean, eta bat-batean leherketa baten antzera hainbat idazlan argitaratzen dira antzeko gaien inguruan. Adibidez, azken urte hauetan ikusi dugu nola zenbait eleberri plazaratu diren 80ko hamarkadan kostaldeko herrietan drogak izan zuen presentziaz. Izaera anitzekoak izanik ikuspuntu desberdinak eskaintzen dituzte, baina edonola ere ematen du gai errekurrentea bihurtzen ari dela hau. Ildo honi eutsi dio Joanes Urkixoren eskutik datorkigun eleberriak eta “Orratza eta kaltea” izenburua duenak (Neil Young-en mailegua).

Leku-denborak zehatzak dira: 80ko hamarkadaren hasiera eta Ondarroa. Beste idazlan batzuetan gaia kronikara lerratzen delarik ere, hemen argumentuak thrillerraren osagaiak hartzen ditu. Ondarroan droga mugarik gabe zabaltzen dela ikusita, bertako zinegotzi bat (Mikel izenekoa eta, adierazten denaren arabera, abertzalea izanda ematen du ez duela talde politiko zehatzik) drogaren atzean nor egon daitekeen ikertzera lehiatzen da. Eta honetan, garai hartan ohikoa zen teoriari jarraituz, drogaren zabalpenaren atzean diru-asmoak ez ezik, asmo politikoak ere bazeudelako susmoan oinarritzen da argumentua. Beraz, eta Euskal Herrian ia denaren atzean asmo politikoak aurkitzen zirenez, nobelan thrillerraren osagaiekin politikaren ingurukoak nahasten dira, azken hauetan gehiegi sakontzen ez den arren, marko orokorrekoak diren aldetik. Nobela beltzaren osagaiak ere agertzen dira idazlan honetan, batez ere Mikel ikertzaile afizionatuaren ezaugarriak kontuan hartuta. Urkixo ezaguna da gazteei begira egindako literaturagatik, eta iruditzen zait horren aztarnak aurki daitezkeela nobela honetan, adibidez batzuetan erakusten duen asmo pedagogikoan. Edonola ere, istorioa erritmo bizikoa da eta irakurlearen arreta harrapatzen jakin du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak