kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia / Mark Haddon (Xabier Olarra) / Igela, 2008

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia Arrate Beristain Uriarte / Aizu!, 2020-11

Xabier Olarrak Mark Hadoonen (Northampton, Erresuma Batua, 1962) eleberri famatua euskaratu du. Baina zergatik ote da ospetsua? Gauza jakina da ez dagoela mundua ikusteko zein sentitzeko era bakarra eta, berez, hori dela naturalena. Egiatan, ordea, batzuetan ahaztu ere egiten zaigu; ondorioz, hurkoarekin enpatiaz jokatzea zaila egiten zaigu. Protagonistaren begiradak zein bizipenek betaurrekoak jantziko dizkiote nozitzen dugun itsukeriari. Okulista dugu Christopher, pertsonaia nagusia, 15 urteko gaztea. Gau batean, auzokidearen txakurra erailda topatuko du bere lorategian, eta hilketa argitu nahi ez ezik, liburu bat idatzi ere idatziko du, istorioa kontatzeko. Dena dela, idazteko prozesuan, misterio gehiago batziko ditu, eta gu abenturaren partaide sentituko gara. Narrazioarekin nahasita agertuko zaizkigu Christopherren azalpenak, haren mundua ulertzen lagunduko digutenak, zalantzarik gabe. Hasieran ulergaitza zaiguna ulergarri egitea lortuko du idazleak, argi eta garbi baitago istorio bat kontatzea baino begiak irekitzea izan duela helburu. Lortu du, aurretik umeentzako liburuak idatzi izanagatik ere, eleberri honek eman baitio Erresuma Batuaz gaindiko ospea. Horrenbestez, hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta, zorionez, gurera ere bai.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak