kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Lisboako setioaren historia / Jose Saramago (Jon Alonso) / Elkar, 2019

Setioa Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-05-16

Lisboako setioaren historia, Elkar 2019, da irakurtzen dudan Saramagoren aurreneko obra. Nabarmena dut apalategiaren soila. Eta, zaharra deskubritzeari berrikuntza deritzogun garai arrano hauetan, aparta iruditu zait.

1999an argitaratu zen aurreneko aldiz euskaraz nobela hau, idatzi eta hamar urtera. Nobel saria eskuratu berri zuen Saramagok eta pertsonalki etorri zen euskarazko edizioaren aurkezpenera, Bilbora. Itzultzailea, ez dut orain arte aipatu, Jon Alonso da eta monumentua merezi du gizon honek. Batetik itzulpenari aurreikusten zaion zailtasunagatik eta lanari ekiteko merituagatik, bestetik euskararen leihoak parez pare irekitzeagatik berba eta esamolde berriei toki egiteko. Euskara bikaina du, bikaina. 2019an berrargitaratu zen, hala dio Alonsok berak hitzaurrean, eta egun den Saramagoren euskarazko itzulpen bakarra da. Ezin dut ulertu zergatik ez duen errekonozimendu handiagorik iruindarraren lanak.

Estilo aldetik ez zait erraza egin, aspaldian ez zitzaidala horrenbeste kostatzen istorio batean murgiltzea. Puntuaren erabilera marjinala, narratzaileen arteko jolasa, fikzioaren eta meta-fikzioaren arteko jauzia, jolasa da idazketa Saramagorentzat. Eta jolas orok behar du bere ikaste prozesua.

Liburuko protagonista Raimundo Silva liburu zuzentzailea da, Lisboan historiaz beteriko muino horietako batean gotorturik bizi dena, eta ausardiak dakartzan onurez hitz egiten digu. “Ez” soil batek ekarri dezakeenaz, maitasun istorioa barne. Bide batez, ze polita den maitasun istorioa. Tartean Saramagok omenaldia egiten dio Lisboari xehetasunez xehetasun eta erakusten du Erdi Aroaz duen ezagutza. Bai erreinu gisa hastapenetan zen Portugali buruzkoa eta baita une hartan Lisboan bizi ziren musulmanei buruzkoa ere.

Hori gutxi ez eta sormenari eginiko omenaldia ere dakusat Lisboako setioaren historian. Sormen prozesuak dakartzan oztopo, zailtasun eta poz beteari. Pasarte honetan, Raimundok, hobeto azaltzen du hau, zuzentzetik idaztera dagoen jauzia: Zailtasunari irtenbidea bilatzen ez zion bitartean ezin izango zuela aurrera egin konturatzen zen, eta honek harri egin zuen, liburuetan dena erraza iruditu ohi zitzaiolako, dena berezkoa, beharrezkoa ia, ez benetan hala zelako, baizik eta edozein idazki, on zein txar, aurrez zehazturikoaren kristalizazio bezala agertzen delako, nola, noiz, zergatik eta nork moldatua ez jakinik ere, harritu egiten zen, beraz, ez zitzaiolako burura etortzen ondorengo ideia, aurreko ideiatik berez jaio behar zatekeen ideia, eta, aitzitik, ideia hori ukatu egiten zitzaion, ezta hori ere, ez zegoen han, besterik gabe, ez zegoen ez eta posibilitate bezala ere.

Beti zuzentzen ari den horrek, zer daki bada, sortu beharraren adoreaz. Zuzentzetik sortzera doa zoriontasunaren bidea. Akatsaren orbanik gabe dena da hobe, jakina, baina hurkoaren akatsa ez dezagun egin ogibide.

Lisboa hor dago, ibai ertzean, muinoko harribitxi.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak