kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Moio - Gordetzea ezinezkoa zen / Kattalin Miner / Elkar, 2019

Ez zena izendatzea eta oroitzea Aiora Sampedro / Berria, 2020-05-17

Tene Mujika sariaren irabazle suertatu ondoko lana da Kattalin Miner kazetari hernaniarraren Moio. Agian horregatik, prologoan atzera begirako jardun bat ere egiten da: zenbat aldatu den transexualitatearen kontua Moio bezalako jendeari esker, eta Historian (Tene Mujika sariari dagokionez) eta Gizartean merezi duten lekua ematea da egiten dena lan honetan. Sariaren irabazleekin egin ohi denez, ikerketa lana Elkar editorialak argitaratu zuen joan den urtearen amaiera aldera. Duela hiru urte argitaratutako Nola heldu naiz ni honaino nobela lehen pertsonan idatzia egonagatik, hura baino lurralde intimoagoan sartzen da erreportaje lan hau. Izan ere, erreportaje lan gisa aurkeztua bada ere, autoentseguaren generotik gertu dagoen testua dela esan genezake, eta azalduko dut zergatik:

Prologoa da agian lan honen atalik mardulena, bertan, bi alderdi, askotan kontrajarri, biltzeko gaitasuna baitauka egileak: intimitatea eta hausnarketa teorikoak. Esan dugunez, hori autoentsegutik gertu dagoen idazketaren bidez egiten du, Minerren gertuko historiarik eta bizipenetatik eratorritako argudiatze-ariketa baliatuz. Horrela, lagun zuen Moio(Aimar)ren suizidioa lutoaren eta heriotzaren inguruan pentsatzeko parada izango da. Horrekin batera, atzera begirako jarduna erredentzio ariketa era bada: lutoaren ondoren zer datorren eta nola kudeatu behar den erantzun nahi izan baitu gipuzkoarrak. Beraz, hausnarketa batetik jaio da lana eta errua, mina… erabiliz terapia moduko artefaktu teorikoa plazaratu du. Gainera, gertakariaren garaian kokatzen den eguneroko modura dago idatzia, horrela gehitzen zaio aipatutako afektibitatea, intimismotik gertu kokatzen den ahots narratiboaren bitartez.

Esan badugu hitzaurrea dela edukirik interesgarriena biltzen duen atala, bertan jasotzen direlako teorizazioa eta alderdi humanoaren balioespena, ez da ahaztekoa gertutasun hori ez dela desagertzen gainerako ataletan; zeintzuek erreportaje luze bat osatzen baitute. Elkarrizketa, hizkera arin eta zuzenekoan transkribatzeaz gain, bere iruzkinak gehitzen dizkio idazleak, horrela, irakurlea egileak nahi duen bidean gidatuz.

Testuan Minerrek behin baino gehiagotan jartzen du ispiluaren aurrean bere burua: gertakariaren unean egin zuena eta egin zezakeena, nahiz orain egingo zukeena kontrajarriz. Alderdi horretatik, eskerrak eman behar zaizkie Minerri eta gainerako parte hartzaileei halako lana osatzeagatik: beren buruen memoria ariketa gogor hori gauzatzeak geure buruekiko memoria jardun bera egitera garamatzalako irakurleok ere. Eta preseski, gogorra delako, beharrezkoa ere badela begitantzen zaio irakurleari azkenerako.

Horri lotuta, etorkizunean berrirakurtzeko balioko digulakoan hartzen dut lana: eskola garaian dauden gazteek irakurtzeko oinarrizkoa. Zeren, helduentzako literaturaren barnean sailkatu badugu ere, uste dut eskoletako gazteek irakurtzea estimatuko dutela.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak