kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Ezezaguna helbide honetan / Kathrine Kressmann Taylor (Ramon Etxezarreta Aizpuru) / Erein, 2003

Ezezaguna helbide honetan Ane Rilo Gonzalez / Begitu, 2020-09-15

Adresse unbekannt alemanez edo Ezezaguna helbide honetan euskeraz Estadu Batuetako Kressmann Tayloren liburu baten izenburua da eta, aldi berean, hartzaileak zabaldu barik itzulitako gutun batzuetan zigilu batek dinoan mezua da. 1938an aurreneko biderrez argitaratu zan, eta forma epistolarra dauka; hau da, gutunez egindako liburua dogu berau.

Artearen merkaduan negozio kide diran lagun biren istorioa kontetan dau: Martin Schulse da bat, alemana eta Max Einsestein bestea, estadubatuar judua. Kalifornian bizi dira biak, baina 1932an Martinek Alemaniara itzultzea erabagiten dau. Une horretan bien arteko gutun trukea hasten da, eta berehala sumatuten da, harreman profesionalaren eta personalaren atzetik, Alemaniako egoera politikoaren lorratza.

Holan, liburu honen laburtasuna gorabehera, Kressmannek Estadu Batuetako herriari nazismoen arriskua zertan zan maisuki jakinarazo eutsan munduko bigarren gerra hasi baino lehentxeago. Liburuan Hitler poderera ailegatzean hasten diran aldaketak kontatzen dira. Zalantza barik, alemaniar nazismoaren kontra egindako kritika zorrotza da, zorrotza bezain eraginkorra. Bertan erabilitako gaiengaitik liburu hau Alemanian urte askotan galarazota egon zan, eleberri labur honeri ospe handiagoa emon eutsana.

Egilearen benetako izena Katherine Kressmann Taylor da eta hau izan zan bere lehenengo beharra. Katherinek bere ponteko izena baztertu eban editorearen eta senarraren aholkuai jarraituz, antza denez, eurak pentsetan ebelako istorio hau lar gogorra zala agertzeko andra baten izenpean. Idazleak, halanda be, izen horreri eustea erabagi eban idazle ibilbide osoan zehar, lehenengo lan honegaz lortu eban arrakastak lagunduta.

1995. urtean atzera be argitaratu zan nazien konzentrazino-esparruen liberazinoaren ehungarren urteurrena ospatzeko. Hogei hizkuntzetara itzulita dago eta zine eta antzerkirako adaptazinoak be euki dauz. Azpimarratzekoa da, esan lez, laburra izan arren —hirurogei orrialde baino gitxiago dukan liburua da— kalidade literario handia dauka. Gainera irakurterraza be bada. Baleiteke gaur egun danok kezkatzeko moduko gaurkotasuna eukitea; izan be, gizakion portaeraz berba egiten deusku, batez be krisialdi sasoietan. Totalitarismoa zelan apurka-apurka gizartearen jaube egiten dan oharpen argia egiten dau. Beraz, gaur egun irakurteko guztiz gomendagarria dala deritxat.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak