kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Funanbulistaren beldurra / Karlos Gorrindo / Erein, 2020

Oroimena eta ahanzturak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-09-05

ETAren presentziak Euskal Herrirako suposatu zuenaren errelatoa (halaxe esaten zaio orain) eraiki nahian, hainbat idazlan agertu dira azken bolada honetan, halako moduan non gure Gai nagusia bihurtu den. Ildo honetan kokatu daiteke Gorrindoren “Funanbulistaren beldurra” izenburuko nobela, non bere esperientzia pertsonalean oinarrituta hamasei urtetan kartzelan bizi izandakoa azaltzen den. Alde honetatik oroimenaren ariketa moduan interpretatu dezakegu bertan azaltzen dena, baina oroimenak oso selektiboa izateko joera duelarik, kontakizunean badaude ahanzturara baztertuta utzi nahi diren gertakariak. Garrantzitsuenak, hauexek: protagonista narratzailea kartzelara eraman zutenak, hauetaz ez baita ia ezer komentatzen. Pertsonaia kartzelan dago, beraz, eta kartzelaldi horretan zentratzen da kontakizuna, kartzela desberdinen barruko bizitza azaltzen delarik. Narrazioa burutzeko oinarrizko kontrajarpenak erabiltzen dira: gu/etsaiak, barrukoak/kanpokoak, taldea/norbanakoa. Kontrajarpen hauen dialektikan eraikitzen den diskurtsoan hainbat kontraesanetan topatzen dugu pertsonaia maiz. Kontakizunean adierazten den bezala, ETAren presentziak ia izaera jainkotiarra dauka. Goian dago eta goitik datozen aginduak bete behar dira zalantzan jarri gabe. Zerbait misteriotsua da, ia-ia arkanoa. Izan ere, kutsu erlijioso integrista hau presente daukagu nobelaren arlo askotan, inplizituki zein esplizituki adierazita: eta protagonistaren militantziak beste edozein gauza barik sinesmena dirudi eta sinesmen horrengatik edozer egiteko prest dagoen fededunaren antzekoa da pertsonaia. Bestaldetik, nitasun hanpatua dauka eta momentu oro, bere burua erdigunean jarrita, heroi leial, zintzo eta sentiberaren irudia eman nahi du, kartzelan izan zituen ibilbidea eta bilakaera nolabait zuritzen (noren aurrean, baina?) saiatzen den bitartean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak