kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Hizlandia / Iñigo Aranbarri / Susa, 2006

Bizitza, nola erabili Aritz Galarraga / Argia, 2020-07-19

Iltzatuta daukat oraindik: “Une honetan errazago idatz dezaket nobela bat poema bat baino”. 2011n eman zuen Iñigo Aranbarrik sententzia, eta emaitzek itzuli diote arrazoia, ordutik hona narraziogintzara lerratu baita argiki, lirika momentuz bazter utzita. Poeta gisa hasi, nobela-ipuingile azkenaldian, beste genero bateko liburu bat izango diot nik maiteen, behintzat maizen irakurri diodan lana: Hizlandia, 2004-2006 urteetan Berria-n idatzitako artikuluen antologia. “Egunkariaren eguneroko martxa jarraituko zuen norbait nahi zuten, irakurle publiko eta kritikoa”.

Kazetaritzaren herrenak seinalatzea zuen, beraz, zeregin, idatziarenak, irrati-telebistenak. Kanpokoak eta barrukoagoak, barrukoenak. Ofizioaren gainekoak denak. Batzuetan irudi lezake txikikeriak seinalatzen direla, beste batzuetan gehiegikeriak esaten, baina ezin ezinbestekoagoak iruditzen zaizkit liburu honetara bildutako artikulu kasik guztiak, profano eta profesionalentzat ofizioari buruzko master class bat. Hitzaurrean esaten da: “Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza”.

Baina, azkenerako, hori baino askoz gehiago ez ote den: “Prentsaz ez ezik munduaz eta mundutarrez dudan iritzia” ematen du Aranbarrik. Kazetaritzatik puskaz harago doazen iritziak, tarteka birrintzaileak —“Hirugarren Mundukoak maite ditugu gure olatuei kolorea emateko”—, beti jakingarriak —“Moussaouik gehiago laguntzen du herri hau ulertzen Mattin Partarrieu-ren koadro kitsch guztiek baino”—. Eta guztien atzean dago idazle bat, nabari da karamelu zaiola ariketa: “Idazle bati egunkari batek eskain diezaiokeen lanik onena”. Azken-azkenerako, harako Perec haren La vie, mode d’emploi etortzen zaizu gogora, eskuliburu baita Hizlandia, behin eta berriz kontsultatzekoa, bizitza nola erabili behar den argitzeko ezinbestekoa.

Liburu honekin konfirmatu ditut hiru gauza. Baga, prentsako zutabe, artikulu, kronikak, berriz liburuan biltzeak baduela zentzu, interesik. Biga, Susako, zutabe ez izan arren, saiakera atalaren balioa —hemen iruzkindu ditugu Jon Alonso, Garbiñe Ubedarenak—. Eta higa, noski, Aranbarriren ekarri handia, zeina ez den berria. Hiru batean; halako eskaintzarik.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak