kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Trikua esnatu da / Lorea Agirre Dorronsoro / Idurre Eskisabel Larrañaga / Susa, 2019

Euskara eta feminismoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-04-18

Lorea Agirre Dorronsorok eta Idurre Eskisabel Larrañagak euskara eta feminismoa uztartzen dituzte “Trikua esnatu da” izenburuko saiakera honetan. Emakumezkoen egoera eta euskaldunen egoera parekatuta agertzen dira haien planteamenduan, baina parekatze hau egin ahal izateko “euskaldun” kontzeptua nolabait zehaztu behar dute, zeren euskalduna ez baita besterik gabe euskararen jabe den edo euskara dakien pertsona. Liburu honetan euskalduna bere bizitza osoa euskaraz egiteko jarrera aktibo eta kontzientea duen pertsona da. Hemendik abiatuta, parekotasunak nahiko nabarmenak dira eta subalternitatearen ideiaren inguruan bildu daitezke: bai emakumezkoak gizarte patriarkalean, bai horrela ulertutako euskaldunak inguruko hizkuntzetan hitz egiten dutenen artean, mendekotasun egoeran aurkitzen dira. Egoera hau mantentzeko erabiltzen diren tresnen artean naturalizazioa dago.

Agirreren eta Eskisabelen idazlana ikerketa antropologikoaren bidetik doa, baina ikerketaren mugak gainditu nahirik aldarrikapenetik ere badu, ideien eta jarreren aldaketa bultzatu nahi duen momentutik. Egileak ez dira, beraz, ikerketa gaia kanpotik eta hotz aztertzen duten pertsonak, baizik eta gaian bertan beren burua inplikatuta ikusten dutenak. Izan ere, norberaren identitatearen eraikuntzan generoa eta hizkuntza oinarrizkoak dira, eta bi gai horietan sakontzen aritzen delarik azken finean norberaren izaera aske garatzeko aukera ere aldarrikatzen da.

Batzuetan ematen du aipatzen diren adibideak neurri handi batean behintzat dagoeneko gaindituta daudela, egoera itxuraz asko aldatu baita. Baina aldaketa hauek askotan azalekoak baino ez dira, eta halaxe geratzen da azpimarratuta beraien planteamenduan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak