kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Etxeak eta hilobiak / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2019

Hondoan heriotza Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-03-14

Bernardo Atxagaren literatura gure erreferentzia puntu nagusietako bat (nagusia ez esatearren) dela kontuan hartuta, argitaratzen dituen idazlan guztiek arreta berezia merezi dute, beti zerbait interesgarri eskaintzeko ahalmena baitu. Halaxe gertatzen da bere azken nobelarekin, “Etxeak eta hilobiak” izenburua duen liburu mardularekin.

Bide narratibo desberdinetatik jotzen duten istorioak jasotzen ditu nobela honek. Batzuetan istorioek elkarrekiko lotura txikia dutela ematen du, baina ia nahi gabe ere sare sendoa osatzen dute, narrazio bakanak beste argumentu handiago baten mugarriak baitira. Izan ere, pertsonaia batzuen bilakaera ikusten dugu 1970. urtetik hasita, eta atal batzuetan bigarren mailakoak direnak hurrengoetan erdigunean agertzen zaizkigu, aldatuz doazen bitartean. Egitura honekin, irakurleak osatu behar duen puzzlearen itxura duen egitura honekin, idazleak irakurketa anitz ahalbidetzen duen liburua idatzi du. Irakurleak batzuetan alegoria baten aurrean dagoela pentsa dezake, eta bere lana puzzlearen pieza guztiak dituelarik alegoria hori argitzea dela elementuen esanahi sakonean arakatuz. Hainbat osagairen sinbologiaren atzean zer dagokeen hausnartu beharko du orduan. Horietako batzuek ohikoak dirudite Atxagaren literaturan (basurdeen presentzia, adibidez; edota mututasunaren gaia), eta euskarri modukoak dira liburua ulertzeko garaian.

Niri giza izaeraren analisia iruditu zait nobela honen ardatza, gizatasunaren eta animaliatasunaren dialektikan, hondoan pertsonak heriotzaren aurrean sentitzen duen beldurra dagoelarik. Atxaga idazle bikaina da, eta nobela honetan berriro ere utzi digu horren froga.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak