kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Iturria / Unai Elorriaga / Susa, 2019

Idazlearen mamuak eta mamarroak Aiora Sampedro / Berria, 2019-11-17

Metaliteraturaren fenomenoa ez da modatik pasatzen euskal literaturan; ez, behintzat, gure idazleentzat. Unai Elorriaga dugu geurean literatura l’art pour l’art bezala bizi duela usu adierazi duten autoreetako bat; ez da harritzekoa, horregatik, bere lanetan literaturaren erreferentziak aurkitzea. Susaren eskutik argitaratu duen Iturria azken lan honen ildo nagusia narratzaileak literatura sorkuntzaren inguruan egiten dituen hausnarketak izango dira.

Dekamerona-ren egitura gogorarazten du Elorriagaren lanak, bi planotan bananduta: batetik, idazle baten lorratzei jarraitzen dien protagonistaren eta bidean topatzen dituen pertsonaien arteko elkarrizketak agertuko dira; eta, bestetik, idazlearenak diratekeen ipuinen transkripzioak. Hartara, nobela edo ipuin-ziklo baten moduan ere irakur daiteke lana; baiki, bata bestearen atzetik tartekatutako narrazioek gai komun batzuk jorratzen baitituzte: familia, memoria, arroztasuna, aurrekariekiko lotura…

Ipuinen estetika surrealismoaren eta absurdoaren artean dabil. Pertsonaien ekintzak usu ulertezinak gertatzen dira magiarentzako lekua dagoen dimentsio batean ulertzen ez badira. Errealismo magikoaren ukituak ditu, beraz, Elorriagaren fikzioak; mamuak dira estetika horren sinbolorik argiena ipuinetan. Memoria Ikasketen arloan adierazi izan den moduan, pertsonaiak tormentatzen dituen iraganaren metafora gisa ageri ohi dira, eta, kasu honetan, ipuin bakoitzaren interpretazio indibidualerako nahiz obra osoaren irakurketari aplikatzeko balio dezake: bigarren planoarekin erkatuz gero.

Interesgarriagoa baiteritzot idazlana osatzen duen bigarren alderdi horri: Soro Barturen, ipuinak idazten dituen egilearen txikitako laguna, Europan barrena dabil sortzailearen arrastoari jarraituz, sortzen dituen testuen iturrira joz, Europako txoko banatan ezagutuko dituen pertsonaiekin Iturriaren lanari eta, orokorrean, literaturari buruzko elkarrizketa sutsuak izanez. Protagonistak gidatutako eztabaida horietan artifizio literarioen balio estetikoen nahiz sorkuntza prozesuaren gaineko diskurtso egituratu bat antzeman dezake irakurleak, zeina, une batzuetan, auto-justifikazio ariketa moduko batera gerturatzen dela iruditu zaidan. Beste planoan aurkezten diren ipuinen irakurketa hertsia egiten baita eztabaida horietako batean baino gehiagotan, eta irakurlearen jarduna gidatzeko arriskua agertzen dela iruditzen zait; preseski, zenbait ipuinen ludikotasunaren aldeko interpretazioa egiteko pistak ematen dira. Are, egilearen obsesioetako bat izan daitekeena azaleratzen da lerro horien artean; behin baino gehiagotan galdetzen dio Barturenek bidean topatzen duen lagunari zelako mailatakoa iruditzen zaion irakurtzen duen ipuina, estetikoki begiratuz, modernoa edo zaharra iruditzen ote zaion. Formatu aldetik, berritasuna dakar lan honek, Elorriagaren besteen antzera.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak