kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zeldak / Elena Olave / Balea Zuria, 2019

Askotariko osagaiak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-16

Elena Olave izen berria dugu euskal literaturan, “Zeldak” izenburua eman dion poema liburu hau plazaratzen duen lehenengo idazlana da-eta. Poema liburu hau lau zatitan banatuta dago eta atal bakoitzak erdigunean gai nagusi bat du, intersubjektibotik indibidualera doan ibilbidea osatzen delarik testu hauen bidez. Olaveren poemek askotan aldarrikapen itxura hartzen dute, baina kasu honetan aldarrikapen antza izateak ez du esan nahi derrigorrez poetikotasunari uko egiten dionik. Testuok inguruko munduak sortzen duen deserosotasunetik idatzita daude. Izan ere, liburuan agertzen diren lehenengo poemetan inguru burgesak sortzen duen giroan ondo egokitzeko ezintasuna agertzen da. Jarrera kontraesankorra, askotan, halako munduan bizitzea egokitu zaiolako, inguru horretan bere burua identifikatuta sentitu gabe. Eta ideia honek eramaten gaitu poesia honetan agertzen den beste ideia batera: leku bila, bere identitatea garatzea ahalbidetzen duen lekuaren bila ikusten dugu poeta. Askotan poemetan ni baten bidez islatzen den esperientzia pertsonala transzenditu eta gu batean urtu nahi du subjektuak. Baina gu horretara heltzeko besteekin nolabait bat egin behar du subjektu horrek eta orduan sortzen dira ezintasunak. Poema hauetan, bestalde, euskarrien beharra erakusten du subjektu poetikoak. Zerbait sendo bilatzen du, bizitzan dena behin-behinekoa dela dirudienean, oinarri bat, hain zuzen, bere burua eraikitzeko, zeren errealitatean bizi beharra baitago errealitate hori oso abegikorra ez denean ere.

Hemen argitaratzen diren testuak erreferentzia mitologikoz beterik agertzen dira, eta ematen du testu batzuk beste lan batzuetan bermatzen direla, haien arteko elkarrizketa sortuz. Intertestualitate joko hau askotan ez da oso argia, susmo hutsa baizik, baina irakurleari uzten dio inpresioa poema hauetan zerbait atzeman gabe geratu zaiola. Leku bila dabil subjektu poetikoa, pertsona moduan garatzeko, baina baita poeta den aldetik ere. Eta horrexegatik agian hain osagai heterogeneoak sartu beharra liburu labur batean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak