kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Proleterka / Fleur Jaeggy (Fernando Rey / Miren Iriarte) / Erein / Igela, 2019

Proleterka Umetza Ka / Begitu, 2019-04-02

Nerabezaroan protagonistak aitagaz —aita eta ezezaguna— eginiko itsasbidaian, atzera begirakoa atxakiatzat hartuta, dakarskuz, italierazko idazle suitzar ospe handibako honen lumak, familiaren gorabeherak, itzelezko eta itzalezko marrazkia osatuz.

Neskatxia zan sasoiko inguruko eta senide, sarri askotan soin atalez baliatuz (begi, esku, hazpegiak…) zorrotz-zorrotz narrutuko dituz, labanaz edo azkoraz akaso, gizakiori izakera ezkorra jantzi eta urrintasun hotzez eratzeko tretxu irudigile finak eurok.

Amak orduak eta orduak emongo ditu pianoa joten, neskatoak haren eskuak maite dituala esango deusku, berba eztitsu bakarra eleberri osoan zehar, tresnak berari zuzendu beharreko laztanak iruntziko baleuskioz lez, ama hil eta gero pianoa gela berezian gordeko dau faltan izan jakozanak berreskuratu asmoaz edo.

Hain irudi larriak gorpuztuteko esaldi laburren bidez, batzuetan berba bakarrekoa, ondo baino hobeto egituratu dau elaberria Jaeggyk, heriotzaren altsiak, zeinda azpitikoak letxe, zeharkatuko ditu liburuaren atal guztiak, txitean-pitean azaleratu eta hondar piloak eginez.

Neskatxiaren begiak personaje bakotxari ezaugarri bikotx ezkor-baikorrak erantsiko deutsaz irakurleari aurkezteko unean, gizakiok leitoki eta eguzkibegitik daukagula adierazo guran edo, Jekill doktorea eta Hide jaunaren errastu fin-fina? Berbarako: “…erakarri bai… baina gorrotoa…” batari, “…eskuzabaltasuna eta pozoia…” besteari, “…irribarre gozoa eta goibela…” hirugarren bateri. Bizitzak eguzki sargoriak aide-dardarak ateraten dituan antzera margotzen deusku tinkobakotasuna eta zehazbakotasuna, gauzak seguru ez balegoz lez, euren ziurtasunean balantzaka, sendoa irudiana gure gogo lasai eta gozozalea astinduz.

Dana dala, zentzumenai zartada ederra emoteko bada be, irakurraldi bakarrean egiteko moduan berau, iturri literario oneko ura edan geinke.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak