kritiken hemeroteka

8.280 kritika

« | »

Iraganaren izterrak / Gorka Salces Alcalde / Balea Zuria, 2019

Sui generis Igor Estankona / Deia, 2019-07-06

Gorka Salces Alcalde portugaletetarrak Donostia Kulturako II. poesia saria jaso zuen lan honengatik. Aritz Gorrotxategi, Itxaro Borda eta Eli Tolaretxipiri begitandu zitzaien zirriborro guztien artetik onentsuena, eta egia esan nahaste aski interesgarria dakar esanahiaren eta irudien artekoa, liburu sano aberatsa inondik ere, nahiz eta aberastasun horren guztiaren kudeaketa beti ez den eraginkorra, beti ez den positiboa.

Euskal Herrian, Galesen, Grezian, Portugalen… leku askotan idatzia, “Iraganaren izterrak” honen hiru zatiek iradokitzen dute bakoitzak mundu bat: “berez ez zen liburu bat, baizik eta liburu forma hartu duen poemarioa. Ez da idatzi osotasun batean pentsatzen. Lehiaketara aurkezteko hautatutako eta antolatutako poemak dira, ez bata bestearen atzena egoteko idatziak. Batasuna hiru kontzeptu horiek ematen diete. “Ego” atalean poema pertsonalenak daude, askotan autoironikoak eta autokritikoak direnak. “Demos”-en bildu ditut herriari, komunitate politikoari eta gauza publikoari eskainiak, eta agian dira ilunenak. “Cosmos”, berriz, da atal metafisikoena, preziosistena, argiari tarte zabalena eskaintzen diona”.

Baina hori teoria da, irakurketa ez baita hain garbia. Iluna eta uxoa izaten badaki Gorka Salcesek, eta badaki baita mikroipuin gisako piezak lantzen, egitura linealagoa daukatenak. Poema batean onar dezake bere idazkera barrokoa eta kriptikoa dela halabeharrez, eta hurrengo orrialdean narratibara egin. Ez da beraz poemategi erraza, baina ez da zaila ere. Ez da ez bata ez bestea. Gauza da abandonatu egin behar duela irakurleak bere burua, eta erdizka ikusten dena ikusi: “Egunen batean/ metroko zoro horietako bat izango naiz./ Lotsagabe begiratuko zaituztet/ bisaia burlatiaz/ ozen hitz egingo dut/ denentzako eta inorentzako ez./ Egunen batean”.

“Iraganaren izterrak” konbinazioen liburu bat da beraz, agerikoak ez diren loturak egiten dituena bestelako emozio eta esanahi batzuen xerka. Arbitrarioa, zehazgabea, harrigarria. Helburu batekin egina: “Ezpondako harkaitz/ gorrietan/ aulki bat dago/ itsasoari bizkarra ematen/ berrikuntza formala/ eta snobismoa/ bereizi nahiean-edo”.

Inflazio bat ere badauka irudiena, hitzena, sentsazioena. Eta irudi, hitz, sinestesia hori guztia lotura bidez poema bakarrean biltzeko zailtasuna —zaila baita, gauza asko sartzea kabitzen ez diren lekuan— gero eta agerikoago egiten da aurrera jo ahala: “Kale hura zeharkatu nuen/ geometriaren funtzionario izango naizenetik/ ez dudalako malenkoniarik sentitu./ (…) Postfordismoaren tenpluak/ hamaika koloreko bisaia du”.

Eta orainean edo geroan gauden ezin jakin, eta ze sentsazio lortu gura den ere ez. Maiz ematen du helburua dela poesiaren esparrua gainditzea eta abangoardia bat egitea ez dena figuratiboa izango, ezpada inkoherentea bizitza lez. Halakoetan, ordea, poemak berak izan behar du koherentea bere buruarekin, plazerra sortu ezezaguna den zerbait opatuz, eta hori beti ez du lortu Gorka Salcesek, nahiz eta ausardia estetikoa ukaezina daukan eta, esan bezala, bilaketa lan interesgarria izan.

Azken kritikak

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Zakur zaunkak
Iñaki Irazu

Hasier Rekondo

Bufalo guztiak
Juanra Madariaga

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma

Jon Jimenez

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Asier Urkiza

Zirriborroak eta gero
Askoren artean

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak