« Hitz grafikoak | “Kamisoi zuri zetazkoa”: abusu baten narrazioa (baino askoz gehiago) »
Julien Vinsonen hegaldia / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 2019
Humanitateen berpizte baterako Aiora Sampedro / Berria, 2019-05-12
Humanitateak etenik gabeko kinkan dauden zientziaren arloa dira. Azken egunetan jakin dugu Brasilgo Bolsonaro presidenteak zientzia humanistikoen gaineko Estatuaren babesa murriztuko duela, mozkin ekonomikoak ematen dituzten zientzien mesederako; Espainiako gobernuaren aurreko legegintzaldi batean ere, Batxilergoko ikasketetatik Humanitateetako alorreko zenbait ikasketa baztertu zituzten. Erradikalki kontrakoa dugu Patxi Zubizarreta ordiziarrak argitaratutako nobelaren ikuspuntua. Alberdaniaren eskutik Julien Vinsonen hegaldia liburukia argitaratu berri du idazleak, eta izenburuak aurreratzen duen moduan, euskaldunoi ezaguna zaigun hizkuntzalari frantsesaren inguruan pentsatutako lana da, baina, haren bizitzaren inguruko disertazio soila izatetik urrun, lanak saiakera, dokumentazio historikoa, fikziozko kontaketa eta abar biltzen ditu. Zubizarretak, Julien Vinsonen irudia aitzakia harturik, haren gaineko ikerketa-lan bat aurkezten dio irakurleari, jolas literario baten bidez, Vinsonen bizitza ikertzen dabilen pertsonaia fikzionatuz eta, tartean, hainbat literatur tradiziotako testu ezagunak txertatuz, nolabaiteko osotasunaren bila. Beraz, artefaktu literarioa ezeren gainetik humanismoaren laudapen grinatsua da.
Aurrekoari helduz, egileak lana bi plano bereizitan (idazketaren formatuan ere nabari da desberdintasuna) egituratu du: batean, Vinsonen inguruko ikerketa-lana egiten ari den pertsonaiaren fikziozko istorioa kontatzen da, eta bestean aipatutako hizkuntzalariaren eta euskara ikertzera Euskal Herrira gerturatutako beste euskalari batzuen inguruko pasarteen lekukotasuna ematen da. Bien arteko trantsizioa, alabaina, han eta hemen txertatutako kontakizunek markatzen dute. Beraz, Zubizarretaren eskutik istorioen eta historiaren arteko desberdintasuna lausotzen da. Borgesen ipuin hartan bezala (lanean egileak berak zeharka aipatua), historiaren testigantza fikziozko diskurtsotik gertukoa dela hautemango du irakurleak.
Bainaren bat jarriko nieke tarteka txertatuta ageri diren hainbat literaturatako tradiziozko kontakizunei. Badirudi istorio nagusia osatzeko moduan kontatuak izan direla, baina emaitza nahiko arraroa gertatzen da, era arbitrarioan hautatuak diruditelako. Bestalde, Euskal Herrira Vinson ikertzera etorritako neskaren inguruko fikziozko kontakizunaren nondik norakoak gehiegi saiatu barik aurreikus ditzake irakurleak.
Hala ere, bi alderdi horiek saihestuz, orokorrean, irakurketa atsegina da. Behin entzun nion unibertsitateko literatura irakasle bati nobela bat ona edo txarra den epaitzeko, irakurri ondoren buruan irudirik sortu ote zaion baloratzen duela; agian horrelakoa behar luke liburu on batek, gainerako zentzumenei, lotura arbitrarioak egiteko askatasuna emango diena. Antzerako sentsazioa izan dut aipagai den liburua irakurtzerakoan, ia ahaztuak nituen pasadizoak gogoratuz.
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Amaia Alvarez Uria
Gerezi-denbora
Montserrat Roig
Asier Urkiza
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Nagore Fernandez
Farorantz
Virginia Woolf
Aritz Galarraga
Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia
Mikel Asurmendi
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
Irati Majuelo
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Joxe Aldasoro
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia