kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Ararat mendiaren sumina / Yasar Kemal (Fernando Rey) / Alberdania / Elkar, 2003

Herriaren hatsa Igor Estankona / Deia, 2003-04-22

Kemalismoak uniformizatu eta pobretutako Anatoliaren aberastasun izugarria agertzen da Yasar Kemalen obran. Fernando Reyk itzulitako “Ararat mendiaren sumina” idazle honen lanaren paradigmatzat jo dezakegu. Herri Kurduaren epopeia txiki honetan mila irudi, istorio eta sentipen kontatzen dira, mundu zabalean edozeinek ulertu eta gozatzeko modukoak. Gaur egungo Turkian injustiziaren aurka altxatzen diren milioka ahotsetatik Yasar Kemalena da, behar bada, ezagunena. Baten baino gehiagotan inguruka ibili zaion Nobel Sariak suposa dezakeen aitorpen unibertsalarekin zein hori barik, bere literatura gorengoa da jadanik.

Kurdistanentzat aspaldiko partez bonben artean bide lauso bat —beste traizio bat?— irekitzen ari den honetan asko hitz egiten ari gara peshmergetaz eta gerrilarietaz. Estaturik gabeko nazio handienaren historia eta ametsak zeintzuk diren ikasteko egokia da nobela hau, baina baita guda eta maitasuna maisuki biltzen dituen irakurtaldi ahaztezin bat izateko aukera paregabea ere.

Herri-kulturatik eta berdintasunaren kontzientzia sakonetik edaten duen literatura landua eta sakona da Yasar Kemalena. Maitemindu egiten du. Arrano baten hegalditik hasi eta bikote batek elkarri zor dion maitasuneraino, gauzak kontatzeko indar berezi bat du idazle honek. Irakurri egin behar da, ordea, kontatzea hain baita zaila. Ekialdeko kulturaren aurpegi bi (India edo Pertsiako epika eta ahozko literaturako erromantikotasuna) bat eginda gozatzeko modua izango du irakurleak.

Gizakia zurrunbilo bat dela ondorioztatuko du irakurleak Mahmut Khan, bere alaba Gülbahar eta honen maitale Ahmeten arteko triangeluak osatzen duen istorioan aurrera egin ahala. Hiru hauek eta beste hainbat pertsonaiek bizitzaren aurrean egiten dituzten hautuak erabili gura ditu Yasar Kemalek ohorea, bizitza, zuzentasuna edo fideltasunari buruz hausnartzeko. Baina beste hari batek ere zeharkatzen du “Ararat mendiaren sumina”. Bigarren ari horrek izaera kolektiboa du. Gizataldeek —eta beraz, gizateriak— gorputz bakar eta borondate batu bezala izan dezaketen indarra da. Ahmed eta Gülbaharrek Mahmut Khan boteretsuaren kontra egitean pizten duten kontraesan moralaren aurrean herriak hartzen duen jarrera da, finean, liburuko ikaspen ederrenetako bat hainbeste edertasun biltzen den liburu honetan.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak