kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti / Rosa Luxemburg (Amaia Lasa) / Katakrak, 2018

Amaitugabeko iraultza Jose Luis Padron / Bilbao, 2019-03

“Asko bidaiatuagatik, ergela ez da sekula argia izango”, sarritan azpimarratzen zuen Rosa Luxenburg-ek itxurakeriaren gizartean. Rosa ez zen inondik ere ergela, eta laster nabarmendu zen, bere bizkortasuna, adorea eta inteligentzia politikoa zela eta.

Ehun urte bete dira Rosa Luxemburg, XX. mendeko iraultzaile ezkertiarrik handienetako bat, Berlinen erail zutela. Franz Mehringen garaiko sozialdemokrazia alemaniarreko buruetako batek eta Rosari eta iraultzari azkenera arte leial izango zaion bakarrak esan ohi zuen “Karl Marxen ostean marxismoak sortu zuen buru miragarriena” zuela Luxemburgek.

1904an, II. Internazionalaren kongresutik bueltan, Gilen II.a Alemaniakoa kritikatzeagatik kartzelara bidali zuten. Garai horretan Luxemburgek Leninen ideiaren aurka idatzi zuen ere: ez zetorren bat “altxamendu armatu” bat egitearekin, langile mugimenduaren kontzientzia zen berpiztu eta batu behar zena iraultza egiteko, eta ez langileak armatu. Rosak beste mundu bat aldarrikatzen zuen, askatasunaren izenean justizia sakrifikatuko ez zuen mundu bat nahi zuen, mundu bat justiziaren izenean askatasuna sakrifikatuko ez zuena.

Ez zen hura preso sartu zuten lehen aldia, ezta azkena izango ere. 1915eko otsailean atxilotu zuten Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Espetxetik irten eta berehala hil zuten.

Gorpu agertu zen orain ehun urte, baina bizirik dirau gerren aurkako haren aldarria, kapitalismoaren gaineko kritika zorrotza, Europa beste eredu ekonomiko, sozial eta politiko batean antolatzea posiblea dela zioen bidea, gizatasunaren aldeko lana handia, denona den, komuna zaiguna denon artean eusteko jarrera, Luxenburgorena erabatekoa zen hori guztia.

Preso zela, korrespondentzia baliatu zuen munduan gertatzen ari zenaren berri izateko, eta artikuluen bitartez parte hartu zuen unean uneko eztabaida publikoetan. Adiskide askorekin trukatu zituen gutunak. Sophie Liebkechti bidalitakoak euskarara ekarri ditu Amaia Lasak, eta Katakrakek argitaratu ditu, Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti izenburupean.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak