kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Egunero hasten delako / Ramon Saizarbitoria / Lur, 1969

Interesgarri jartzen Aritz Galarraga / Argia, 2019-01-20

Ibilbide literario bat ere noizbait hasten delako, hemen aletu ditugu Hasier Etxeberria, Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltzaren lehenengo emaitzak —ibilbide literario luzeko hiru idazle aipatzearren—. Ramon Saizarbitoriarenak Egunero hasten delako eleberri laburrean du abiapuntua, 1969an, aurten 50 urte. Eta ospatzen beharko genuke honezkero. Ez bakarrik euskal eleberrigintzaren ordularia garaiko korronte literarioekin sinkronizatu zuelako; gaur egunetik ere —oroi, 50 urte—, irakurketa erabat freskoa eskaintzen digulako orobat.

Gaurkotasunik batere ez duela galdu, alegia. Gaiengatik adibidez, abortua, noski, gai zentrala, gainditua irudi luke, baina gogoratu Nafarroako kasua, herenegun normalizatzen hasia. Migrazioa, present hemen, bigarren plano batean nahi bada, baina mende erdi beranduago bizi-bizi dauden ustelak agerraraziz: “Gero eta etorkin gehiago ari gara hartzen eta jendea ez da kontent. Inbasioa omen da”. Eta gaiez aparte, kontatzeko moduagatik adibidez, bi lerro bereizi, bata protagonistari dagokiona: Gisèle Sergier, hogeita bi urte, kirrua, begi urdinak, luzea eta mehea; “beste klase batekoa da”, “beti daki behar dena egiten”. Haurdun geratu eta abortatu arteko borroka ezagutuko diogu. Eta beste lerroa, bakarrizketa, itxuraz neskaren istorioarekin zerikusirik ez duena, baina baduena, sartu-irtenean baitabiltza ideiak, esaterako eleberriaren izpiritua harrapatzen duena: “Nik mila aldiz nahiago dut oraingo gazte hauen errebeldiaren arriskua gure garaikoen antzutasuna baino”.

Irakurleak eskuragarri, 2007ko Erein argitaletxearen poltsiko edizioa du, zeinak Saizarbitoriak berak idatzitako hitzaurre argigarria dakarren, nobela atera zen garaiko gure panorama zertan zen erakusten diguna. Eta aldaketa batzuk, idazleak han eta hemen sartu dituenak, baina kontuan izanik, “lehen ere irakurrita lukeen norbaitek oraingo bertsio hau berrirakurtzeko lana hartuko balu, ez litzatekeela konturatuko egin ditudan aldaketez”.

Gisèle bezala eleberria, aurrera doa, adoretsu, euskal eleberrigintza, galdutako konfiantza berreskuratu batekin. Biharko bizitzaren aurrean esperantzatsu, bizitzera. Bizitza egunero hasten delako. Euskal literatura ere noizbat hasten delako interesgarri jartzen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak