kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Amek ez dute / Katixa Agirre / Elkar, 2018

Amek ez dute Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2018-12

Amek ez dute, zer ez dute? Ez dute ezertarako astirik, ez dute sexu gehiegirik, ez dute elkarrizketa interesgarri askorik, ez dute alderdi anitzeko bizimodurik… zein izango ote, nire artean, eleberri honen izenburu etenaren segida? Izan ere, istorioaz ezer jakin barik hasi nintzen irakurtzen, eta, azkenaldian ez bezala, bereziki izenburuak erakarria izan gabe. Egia esango badut, amatasunaren inguruko ohiko diskurtsoek, eta horren arabera ama direnenek, zeharo aspertzen naute, eskuarki.

Bada, zeu ere horietakoa bazara, alegia, jendarte honetan erroturiko eta zabalduriko amatasun kontzeptu aratz, xalo eta ertzik gabearen jarraitzaileek susmo txarra eta berebiziko asperdura besterik ez badizute eragiten, zorioneko zaude: Agirrek askotariko amak sortu ditu, alderdiz eta kontraesanez josiak (ziurrenik, bere inguruko benetako emakumeei benetan begiratzearen eta entzutearen ondorioz), eta erditzearen/sorkuntzaren osteko ataka ugarien erdi-erdian paratu ditu, ekintzek, ekintzarik ezak eta era guztietako gogoetek osaturiko zurrunbiloan.

Narratzailea, emakume idazle ama dena, ordena kronologikoari jarraiki, besterik ez, emakume ume hiltzaile (hots, ama ohi) bati begira dago, kuriositateak jota, epaiketa batean. Zeuk, berriz, narratzaileari ere jakin-min handiz jarraituko diozu liburu osoan, mamitsuak bezain interesgarriak ditu-eta pentsamenduak, burutazioak, oharrak…

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak