kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Duchampen inguma / Eric Dicharry / Pamiela, 2018

Poesia eta artea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-04-21

Eric Dicharry Iparraldeko idazlea dugu, Baionakoa hain zuzen. Poesia, antropologia eta artea dira bere interesguneak eta plazaratu dituen idazlanak frantsesez zein euskaraz agertu dira, eta poesiarako erabiltzen duen hizkuntza gehienbat euskara da. Mota horretako idazlanak “Maiatz” elkarte kulturalaren inguruan argitaratu izan dira orain arte. Datu hauek beharrezkoak dira, salbuespenak salbuespen, Hegoaldekook ez baitiegu askotan mugaren beste aldean gertatzen diren jarduera kulturalei behar adina arreta eskaintzen.

Oraingo honetan idazleak “Duchampen inguma” izenburuko poema liburua plazaratu du, non poesia eta artea nabarmen elkarturik agertzen diren. Idazleak berak liburuari jarri dion hitzaurrean azaltzen du zein den bere asmoa, eta esan behar da hitzaurre horretan iragartzen duena bete egiten duela idazlanean zehar. Lehenengo eta behin, bere poesia ez da hutsetik sortzen, beste lan batzuekiko elkarrizketa moduan ulertu behar baita berak egiten duena. Izan ere, artelanek sortzen dizkioten iradokizunak, ideiak, hausnarketak poesiaren abiapuntu dira. Iturria argia denean, hau da, irakurleak arazorik gabe identifika dezakeenean zein den poemari lehenengo bultzada hura eman dion artelana, orduan ulertzen da poesia egiteko modu hori, elkarrizketa estetikotzat har daitekeena. Edonola ere, argi dago planteamendu honetan idazlearen aldetik jarrera orokorra ere islatzen dela. Merkantilismoak bultzatutako artearen aurrez aurre, sakontasuna duten lanak nahiago ditu poetak. Artelanen artean askotan argazkilariak eta hauen lanak aipatzen dira, eta argazkiak direla eta, ispiluaren logika aplikatzen du idazleak, argazkilarien irudi horietan norberaren irudia agertzen baita islatuta.

Poemak egiteko teknikari dagokionez, Dicharryk aurkezten dituen testuak laburrak dira. Aforismoaren mugan daude gehienak eta paradoxa baten gainean eraiki ohi dira. Surrealismo kutsu nabarmena dute poema hauek, surrealismo hau artearen gainean egindako hausnarketa sakonaren ondorioa delarik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak