kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Pelegrinak / J.E. Urrutia Capeau / Pamiela, 2018

Sineskeriak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-04-07

J.E. Urrutia Capeau ibilbide luzeko idazlea da, literatur ibilbide horrek batzuetan helburu argirik gabekoa ematen badu ere, gorabehera askotakoa, alegia. Oraingoan “Pelegrinak” izenburuarekin narrazio bilduma bat plazaratu du. Narrazio hauek erlijio sinesmenen inguruan eraikita daude. Baina sinesmen eta sineskeriaren arteko muga oso lausoa izanik, erlijioaren bidez pertsona batzuek beste batzuk nola manipulatzen dituzten azalduko zaigu. Sinesmenak sineskeriak baitira, eta sineskeria horiek lanabesa egokiak izan daitezke gizakiak kontrolatzeko. Hau guztia, ironiarekin azalduta dago Urrutia Capeauren liburuan, itxuraz mirariak diren edo miraritzat aurkezten diren gertakarien atzean dagoen errealitate gordina azaltzen da-eta erlijioa boterea eskuratzeko tresna bat besterik ez delarik halakoetan.

Istorio hauetan kontatzen direnak kokatzeko, idazleak gehienetan mundu exotikoak hautatu ditu. Amerika Erdialdeko eskualdeak, adibidez. Istorio hauetan kontatzen direnak kolonialismoak inposatu nahi zuen erlijioak Afrikatik eramandako esklaboek gordetzen dituzten sinesmenekin talka egiten duen garaian kokatzen dira, ametsetatik aterata dirudien mundu bat islatzen dutelarik. Leku exotiko horiek ekialdekoak ere izan daitezke, eta hainbat erlijio ikusten ditugu lehian jendea erakarri nahirik. Halako giro exotikoak erabilita, gaurkoa eta hemengoa den ingurutik aldentzen da irakurlea, eta aldentzen den neurrian errealitatearekiko perspektiba irabaz dezake. Liburuaren hirugarren ezaugarri aipagarriak ere irakurlea inguru hurbil honetatik urruntzeko balio du, idazkerak berak horretara jotzen du-eta. Testua euskal liburu klasikoetan erabiltzen zen idazkera barrokoa irudikatu nahi du, ia-ia garaiko kronika izango balitz bezala. Alde horretatik begiratuta, idazkerak itxura modernista hartzen du, joskera bihurri eta hiztegi bereziarekin.

Edonola ere, idazlan hau artefaktu pertsonalegia iruditu zait jende askoren interesa erakartzeko.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak