kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kaliforniatik bihotzez / Joseba Gabilondo / Elkar, 1992

Kalifornia bat guztiontzat Aritz Galarraga / Argia, 2017-12-10

Ameriketako Estatu Batuak utzi gabe, Kalifornia. Trumpatzerik ez, 1992an gaude, dei diezaiogun Disneyland-Bushland. Joseba Gabilondo izeneko gazte bizargabe batek, ahoan ere bilo askorik ez duenak, eskutitzak bidaltzen ditu, eta argitaratu egiten dizkiote Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (zehatzago izateko, Zabalik euskarazko gehigarrian): “Norberaren erokeriak edonola bota eta gainera kobratzea —gero konturatu naiz negozioa hain zuzen horretan datzala”. Intelektuala izan nahi zuen (“familia erabat errural-proletario bateko mugatasun kultural guztiak konpentsatu nahiz edo”), politikan aurrerakoia eta engaiatua, eta gainera oso tipo coola, alegia fina-serioa-elegantea. “Jean-Paul Sartre izan nahi zuen gazte hark punk kultural baten aukera hartu du”, ordea.

Lau urte eta erdi darama atzerrian (“eta oraingoz ez zait itzultzerik bururatu”), nahikoa “geroko Estatu Batuen sinbolo” den Kaliforniaz aritzeko. Hitzaurrean esaten da: “Gabilondo Kaliforniaz ari zaigunean, Kalifornia azal-azalean besterik ez da ageri (Jainkoari eskerrak!)”. Ez nago ados: Gabilondo Kaliforniaz ari zaigunean, sakon ageri zaigu Kalifornia (nori eskerrak?). “Hemen” hitza zenbat aldiz agertzen den kontatzea baino ez dugu. Gero egia da Kaliforniaz ari denean, ari dela AEBez, eta Euskal Herriaz, eta oro har XX. gizaldi amaieraren garraztasunaz eta frustrazioez. Aitzakia baita Kalifornia: hitz egiteko utopiaz, nostalgiaz, auzo globalaz, biolentziaz, erosle tribuez, gizarte-lotura handirik gabeko bizitza zoriontsuaz, iraultza postindustrialaz, hiperespazioaz, betiko esplotazio kapitalistaz, deserriaz, modaz, erostearen erotikaz, euskaldunen garai unibertsalen bukaeraz; hitz egiteko, indibiduoen ekintzetatik eta egitura sozialetatik abiatu eta, azken batean, sakoneko arrazoiez. “Inbasio kultural amerikar inperialistaren enbaxadore” izanik, baina “bizitza amerikarraren kontraesan eta arazoak ikuspuntu ahalik eta zorrotzenetik azaltzen” saiatuz.

Eta erakutsiz badela Kalifornia bat guztiontzat, “Turkia edo Urretxu aldean lekuturik badago ere”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak