« Testamentua | Gu, François Villon »
Linbotarrak / Asier Serrano / Pamiela, 2016
Linbotarrak Aitor Francos / Bilbao, 2017-11
Bere lehen liburua kaleratu zuenetik, 1997 urtean, Lubaki bandaren kidea zen garaian, genero ezberdinetan aritu izan da Asier Serrano, nobelangintzan eta saiakeran batez ere, literatura arloan, eta letragile eta abeslari bezala musika munduan. Oraindik ere horretan dihardu poetak, bakarlari moduan. Sorkuntza beraz gutxitan geratu zaio paperean soilik. Linbotarrak liburuarekin, Pamiela argitaletxearen eskutik datorkiguna, Serrano birritan izan da oso denbora gutxian saritua, Xabier Lete lehiaketan eta Euskadi sarietan.
Ez dakit zehazki zer nolako zentzurekin erabili izan duen Serranok Linbotar hitzaren esanahia. Duela gutxiko elkarrizketa batean Serranok adierazi zuen liburuan azaltzen diren linbotarrak direla bizirik egonda hilik daudenak eta hilda egonik besteen memorian bizirik jarraitzen dutenak. Erbestearen sentimendu bati jarraituz idatzitako poema hauetan, bi lekuren arteko mundu ezengonkor baten barnean murgildu da poeta. Hitzak mugak baitira, zer garen definitzen dutenak. Denok daramagu barruan sortzaile bat guztiz librea dena hitzen zentzua bereganatzeko, deformatzeko, mugen iraultza hitzetara eramateko. Eta muga horien larrean, itzalen bilaketan ibiltzen garenok badakigu hitzak agertuz doazela, haien distira tantaka somatzen dugula poema osatzeko. Serranoren poetika hauxe litzateke, Hormak poeman, idatzitakoa, alegia:
Loaren erresumarako iparrorratza
zure logelan ahaztu nuenetik
hilak ikusten nituen lekuan
biziak ikusten ditut
nire logelako hormetan dantzan.
Inon egoteko desioa amodioan murgildurik egoteko desio berbera da. Kondenatuak izenpeko poeman Serranok idazten du:
Maitasuna azaldatzen da erresuma horren paradigma nagusiena:
Baina maitasunaren gaitzak batzen gaitu oraindik eta dagoeneko gurpildun aulki horrekin ezin irits zaitezke.
Bizitzaren bidaia azkeneraino eramateko irtenbide bakarra balitz bezala maitasuna agertuz doa. Poemek ezin hobeto adierazten dute maitaleen erbeste kondizioa eta denboraren harekiko jarrera apatikoa.
Beste alde batetik, gizartearen kritika badago ere poemarioan. Serranok dio poema baten hasieran:
Goizalbaren azokan hegabera gordinak
txakurkiaren prezioan salgai jarri zituztenean
jakin genuen deserrotu gintuztela
gure habitat artifizialetik.
Poesiaren zeregina arnasa hartzeko posibilitatea ematea balitz bezala, hitzen mugak gainditzea, mundua barrutik apurtzea, bere faltsukeriatik ateratzeko. Poesia plazera bilakatzen den apokalipsi denbora honetan bat-batean munduko gauzarik iraultzaileena bilakatzen da Serranorentzat.
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza