kritiken hemeroteka

6.894 kritika

Azken kritikak

« | »

Ekaitzaren zipriztinak / Miren Garate / Elkar, 2017

Krisiaren hiztegia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-09-09

Miren Garatek azken urte hauetan murgilduta egon garen krisiaren kronika idatzi du “Ekaitzaren zipriztinak” izenburua duen idazlan honetan. Kronika hau aurrera eramateko alde batera utzi du planteamendu orokorrak edota ikuspegi historikoa, eta ardatz moduan krisia pairatu duten pertsona arruntak erabili ditu. Hori lortzeko idazleak hogei hitzez osaturiko zerrenda moduko bat planteatu du, krisiarekin zerikusia izan dezaketen hogei ideia edo kontzeptu islatzen duen hiztegia osatuz. Eta ideia bakoitzaren inguruan lekukotasun bat eskaintzen da, non egoera jasaten dutenek bere esperientzia pertsonalak eskaintzen dituzten. Lehen eskuko testigantza, beraz, agertzen zaigu. Ikuspuntu hau dateke ziur aski, liburu honek irakurleari eskaintzen dion osagairik interesgarriena. Azken urte hauetan ekonomian-eta gertatu dena azaltzeko datu hotzak baizik islatzen ez dituzten estatistiketan agertzen dena deskribatu beharrean, krisiak pertsonen ikuspuntutik zer esan nahi duen erakusten du. Izan ere, nekatuta gaude makroekonomiaz-eta denetariko ideiak entzuten, makroekonomiaren ondorio pertsonalak ahazten diren bitartean. Arreta puntu aldaketa honek arazoen benetako dimentsioa erakusten du.

Lekukotasun bakoitzaren ondoren, non izen-abizenekin lehenengo pertsonan hitz egiten zaigun, Garatek erreportaje moduko testua plazaratzen du gaia argitzeko. Hiztegitxoan, besteak beste, honelako hitzak aurki ditzakegu: atzerria, nekazaritza, osasuna… Liburuan ez da krisiaren arrazoietan sakontzen, idazlanean batez ere haren ondorioak plazaratzen baitira, eta alde horretatik begiratuta ez du gertatu dena sakonki azaltzeko asmorik.

Egia da Euskal Herrian krisialdiak ez duela jo beste leku batzuetan bezain gogor eta, bestalde, batek inpresioa dauka oroimena duen momentutik beti bizi izan garela amaigabeko krisialdian. Baina begi aurrean jarri digun irudiak erakusten du zer gertatu den azken urteotan. Nire ustez, idazlanak gauza bat besterik ez du falta: hitzaurre historiko labur bat.

Azken kritikak

Golgota
Xabier Montoia

Amaia Serrano Mariezkurrena

Begirada
Jean-Paul Sartre

Joannes Jauregi

Mina edo libertatea! / Biba Mina!
Kepa Larrea

Aiora Sampedro

Ametsondoa
Peru Magdalena

Estibalitz Ezkerra

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Javier Rojo

Itzulera
Martin Bidaur

Igor Estankona

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Peru Iparragirre

Ametsondoa
Peru Magdalena

Igor Estankona

Baina ez lukete han egon behar
Asier Osinalde

Javier Rojo

Itzulera
Martin Bidaur

Aiora Sampedro

Nagusia kanpoan bizi da / 1928ko martxoaren 15a
Takiji Kobayashi

Joannes Jauregi

Ero hiria
Javi Cillero

Aritz Galarraga

Itzulera
Martin Bidaur

Miren Lizarralde

Maite ditut maite
Ismael Manterola

Iratxe Esparza

Artxiboa

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Hedabideak