kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Feminismoa eta politikaren eraldaketak / Mari Luz Esteban / Susa, 2017

Feminista naiz (eta harro nago) Iratxe Esparza / Gara, 2017-07-15

Feminismoak, mugimendu feministak eta politikak bat egiten dute Mari Luz Estebanek argitaratutako lanean, alabaina errealitatearen azterketa gogoetatik baino harago doa, irakurri ahala mugimenduan parte hartzeko, ekiteko eta sentitzeko ere grina pizten zaigulako. Jule Goikoetxeak idazten duen hitzaurrean gerrikoak ondo lotzeko aholkua ematen digu, eta eskerrak erne eta zentzu guztiekin irakurtzen hasten garen, lan trinkoa eta mamitsua delako Estebanena, aldi berean, gehiago jakiteko desioa uzten duen horietakoa.

Beste proposamenen artean, teoria eta praxi politikoaren berrikuspena planteatzen da. Azken hamarkadetan Mendebaldeko gizarteek jasandako eraldaketa sakonek egunerokotasunaren arlo guztiak zipriztindu dituzte, eta eraketa soziala ukitua atera da. Aspaldi gizartea osatzen duten kolektibo ezberdinen arteko lotura lokarturik gelditu zen; horren ondorioz, balio kolektiboak lehenesten zituen gizarte batetik indibidualak gailentzen diren beste batera pasatu da denbora gutxian. Orduan, nola kudeatu urteetan errotuta dagoen egoera hori? Nola egin politika, edota nola egokitu mugimendu feministan militatzeko eskemak eta prozedurak? Idealizazioan jausi gabe, egilearen iritziz, berrikuspenaren helburu batzuk hauek izan litezke: benetako demokrazia bermatzea, teoria eta praxi feministaren arteko lotura erdiestea eta tenka batean dauden oraina eta iragana orekatzea herri mugimenduetatik hasiz. Ez izan zalantzarik, feminismoa errealitateari atxikita dago eta uki dezakegu; anitza eta heterogeneoa izateaz gain, Estebanen hitzetan, mugimendu feminista unitarioa da, herritarra, horizontala eta izaera antisistemikoa erakusten du.

Bestalde, egiturari dagokionez, nahiz eta liburuak Hitzaurrea, “Hausnarrean” deitutako atala eta Epilogoa izan, tonua eta edukia kontuan hartuta bi zati ondo bereizten dira. Batetik, “Politika berrasmatzen ari gara?” izenburupean feminismoaren begietatik XX. mendetik hona herri mugimenduak, kultura politikoa, euskal feminismoa eta haren bilakaera, garapena eta instituzionalizazioa dira hizpide. Bestetik, “Zenbait izarguneren argiak eta ilunak” atalean teorizaziora hurbiltzen gara eta egileak hainbat kontzepturi erreparatzen die. Ideia guztiak hemen laburbiltzea ezinezkoa da, hala ere azpimarratuko nituzke kultura politikoaren berrikuntzen planteamendua, utopiarako bidea irekitzen zuen lerrobakarreko ekintza alde batera uzteko beharra edota herri mugimenduen horizontaltasunaren eta eztabaidatzeko prozesuetan burututako lanaren gorapena; azken finean, historikoki herri mugimenduen zereginetariko bat izan da hazia jartzea gizartearen eremu ezberdinetan. Gainera, Estebanek gogorarazten digu kontakizun asko daudela, beraz, harreman eta ezberdintasun ekonomiko eta sozialei dagozkien gaiak erdigunean jarrita zabal ditzagun ikusmirak, sistema kapitalistak sortutako desorekak emakumeen bizkarrean pausatzen direlako; izan ere, ezberdintasunak gradu diferentetan jasaten dira testuinguru historiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren arabera. Egileak ideiak kateatzen ditu subjektu politikoaren birformulazioa proposatuz: “Ahalduntze terminoaren elastikotasun kezkagarria” aztertzen du, indarkeria matxistak besarkatzen dituen diskurtsoak, zaintzaren gaia eta bere dimentsio afektibo eta emozionala, sareak eratzeko premia eta, “politika eta aktibismoa fenomeno fisikoak” diren heinean, gorputzaren teorian oinarritzen da eraldaketek beren barnean dakartzaten erronka berriei erantzuteko. Ondorioz, autokontzientziatik elika gaitezen, politizatu, eztabaidatu, irakurri; espazioak eta iritziak parteka ditzagun transmisioa erraztuz eta zabalduz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak