kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ekialdeko mamuak / Jon Arretxe / Elkar, 2002

Ekialdeko mamuak Ana Unanue / Aizu!, 2003-02

Istorioa: Ekialdeko Mamuak bidai kronika da. Jon Arretxe (Basauri, 1963) New Yorkeko Dorre Bikien aurkako erasoaren ondotik iritsi zen Istanbulera, eta handik Teheranerantz abiatu zen. Arretxek bizikletaz zeharkatu zituen Turkia eta Iran, 2.500 kilometroko ibilbidea eginez, eta bidai horretan izandako bizipenak bildu ditu liburuan.

Emaitza: Ekialdeko Mamuak liburu irakurterraza eta atsegina da, Turkia eta Irani buruz jakinmina pizten duena, baina lehendik ere jakinmin hori bazuen irakurlea asetuko ez duena, bisitatzen dituen herrien gainean oso azaletik idazten baitu Arretxek. Bidean ezagututako jendearen bitartez Ekialdi Hurbileko errealitatea hurbiltzen saiatzen da basauriarra, baina, nire irudiko, ez du lortzen, munduko asmo hoberenak izanik ere distantzia handiegia sumatzen delako mendebaldar bidaiariaren eta bertako herritar xumeen artean. Idazleak, normala denez, ez ditu hango hizkuntzak ezagutzen, hoteletan edo ostatuetan egiten du lo, oso denbora gutxi ematen du herri bakoitzean, atzerriko prentsaren edo CNNren bitartez dauka han gertatzen denaren berri_ Oztopo eta distantzia gehiegi bertako herritarren larruan sartu, haiekin hunkitu eta ondoren irakurlea hunkiarazteko. Alde horretatik interesgarriagoa iruditu zitzaidan ibilbide bera —eta gehiago— egin ondoren Amaia Elosegik eta Esther Mugertzak idatzitako Txirringaren aienean (Txalaparta, 1998).

Esaldia: “Ikaraz etorri nintzen. Orain, ostera, beldurra barik lotsa sentitzen dut herrialde abegitsu honetara (Iran) hamaika aurreiritzi ekartzeagatik”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak