kritiken hemeroteka

8.644 kritika

« | »

Bidean ikasia / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2016

Hondarribiko alardeaz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-03-11

Arantxa Urretabizkaiak bere azken liburuan kronika eta memoria uztartzen ditu, Hondarribiko alardearen inguruan emakumeen partehartzea dela-eta sortutako istiluak kontatzeko. Saiakera eta narrazioaren mugan kokatzen den liburu hau “Bidean ikasia” bataiatu du. 90eko hamarkadaren hasieratik planteatu diren aldaketen kontaerari ekin dio idazleak, emakumeek egindako ibilbidea eta inguruko zenbait pertsonarengandik jasandakoa azalduz. Urretabizkaiaren kontaeran ikuspuntu pertsonala nabarmentzen da, berak lehen pertsonan bizi izandakoa adierazten baita. Baina subjektuaren inpresio horiek azaltzerakoan, bidelagun izan dituen hainbat pertsonak jasandakoa ere biltzen da kontaeran, bizipen horiek kolektibo batek ere partekatzen baititu. Kontaera osoan emakumeen parte-hartzea generoen arteko eskubide berdintasunetik azalduta agertzen da. Izan ere, alardean atera nahi izan duten emakumeek kantineraren paperera mugatuta zegoen rolak inplikatzen zuen diskriminazioa gainditu eta bertan berdintasunean aritu nahi zuten. Alde honetatik begiratuta, esparru publikoaren aldarrikapen moduan ulertu daiteke borroka hori.

Kolektibo batenak ere badiren bizipen pertsonalek, jakina, eragin zuzena dute pertsonaren izaeran, batez ere, borroka hori zela-eta, ingurukoen ezin ikusia, gorrotoa eta batzuetan eraso fisikoak jasaten dituenean. Baina honez gainera, idazleak kontaeraren parte handia eskaintzen dio gai honen inguruan zenbait politikarik izan duten jarrera bikoitza kritikatzeko, eskubide berdintasuna benetan gauzatzeko ezertxo ere egiten ez baitzuten.

Hondarribian gertatutakoa urrunetik ikusi dugunontzat zaila da ulertzea zer dela-eta planteatu den halako arazoa, batez ere kontuan hartuta gure gizartean eskubideen berdintasuna kontu larriagoetan asumitu dela hainbat istilu sortu gabe. Liburu honek egoera hori pairatu dutenen ahotsa plazaratzen du, eta ahots hori, luzaroan isilik egon den ahots hori, da nabarmenena.

Azken kritikak

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Beste zerbait
Danele Sarriugarte

Maialen Sobrino Lopez

Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta

Asier Urkiza

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Nagore Fernandez

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Paloma Rodriguez-Miñambres

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Mikel Asurmendi

Esker onak
Delphine De Vigan

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Enarak
Bernardo Atxaga

Irati Majuelo

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

Aritz Galarraga

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Joxe Aldasoro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak