kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Mr. Señora / Oier Guillan / Txalaparta, 2016

Umore-aurpegi serioa Iker Zaldua / Gara, 2016-06-18

Oier Guillanek idatzitako antzerki bilduma bat gordetzen da “Mr. Señora” izenburutzat duen liburuan. Nor den ez dakidan arren, ezagutzen dut apur bat Oier, pentsatzen nuen zer aurkituko nuen, baina aurkitu dudana ez da pentsatutakoa, ezta pentsatu ere!

Pentsatzen nuen pintura abstraktua topatuko nuela, pentsatzen nuen barre egingo nuela eta pentsatzen nuen absurdoaren karrikan murgilduko nintzela. Eta bai, abstrakzioa aurkitu dut, algaraka egin dut barre eta absurdoaren zabalgune irekian barrena ibili naiz, baina ez nuen pentsatzen abstrakzioa horren zehatza izango zenik, algarak horren mingarriak izan zitezkeenik eta absurdoa horren arrazional izango zenik aldi berean.

Kolpe batean irakurrita, pintura abstraktu baten aurrean gaudela irudi de zake, gerta daiteke ez ulertzea, baina azpimarr ak eta arretak uztartzean, zehaztasuna ikusiko dugu sakonean, gogoeta zehatzak galdera abstraktuetan, “Israelen bizi den jendea Israel da?”; “Elkartasuna mina sendatzeko modu bat da, edo mina ezkutatzeko tresna bat?”. Eta badira esaldi zehatz eta irmoak ere: “Demokrazia da kapitalismoak asmatu duen azkeneko marka komertziala”.

Umore-aurpegi serioa jarri zaidala esango nuke irakurtzen nuen bitartean. Irri egin dudalako hitz jokoekin, Australia Pitekusekin, “Hautudeterminazioa”-rekin eta ahatez ahatekoarekin. Baina, ogiaren mamiak kritika zorrotza ezkutatzen zuen, kritika egungo gizartearen begiradari, emakumeak eta gizonak irudikatzeko moduari, horien estereotipo demokratizatuei. Armairua aipatzen du, gure barneko gu isildu hori, “armairutik ateratzea asmatu zutenek inoiz inork egin zezakeen ekarpenik erraldoiena egin diotela jendarteari”. Finean, guztiok izango dugu hemendik joatean gure zati bat armairu batean, isilpean; eta liburuan, finean, gure gu guztia aldarrikatzen du Oierrek, “desarmairugabetzea” idazten du berak.

“Minari buruzko solasaldiak” izeneko antzezlanean, elkarrizketa absurdoak topatuko ditugu, baina hitzak alde batera utzita, esaten dena, adierazten dena, erabat arrazionala dela esango nuke, nork ez du izan “gezurretako mina”?

Ez dugu ahantzi behar, antzerki-testuak direla irakurgai eta gidoian badira aktoreentzako oharrak, irakurleok ere aintzat hartu beharrekoak. Aurrez aurre duguna liburua da, baina oholtza gainean interpretatu diren testuak dira, eta komeni da aktoreak, jantzi eta guzti, irudikatzea, hasiera batean haientzat sortu baitziren, eta ez guretzat.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak