kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Arrotz eta eder / Pako Aristi / Susa, 2016

Norbanako aratza Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-06-11

Behinola Pako Aristi euskal irakurlearen aurrean idazle probokatzaile bezala aurkezten zen. Eta nago hori idazlearen asmoaren aurka gertatzen zela, literatura idazten hasi zenean edozein gauzak probokatzaile baitzirudien. Denbora pasatu ondoren idazleak sosegatuago ematen du, hala esaterik badago. Izan ere, orain bere hitzek ez dute garai hartan bezalako zalapartarik sortzen. Bitartean literatur genero aldaketa ere gertatu da. Pako Aristi batez ere nobelagile bezala ezaguna izatetik, poeta bezala ezaguna izatera pasatu da-eta. Oraingoan, Pako Aristi poetaren adibide berria dugu, “Arrotz eta eder” izenburua duen idazlan honekin. Poemak egiteko prozedurak idazle honengan ohikoak diren bideetatik jotzen du: poemak zuzenak dira, nitasunaren adierazpidearen ondorioz sortuak. Alde honetatik, poesia nia azaltzeko modua da, Aristiren testuetan komunikazioa lehenengo planoan jartzen delarik. Elaborazio poetiko-erretorikoak, hortaz, bigarren mailako kontua dirudi poesia honetan. Bere poemen bidez azaltzen dena, beraz, artifizio handirik gabe heltzen zaio irakurleari. Gizakiaren eta gizartearen, norbanakoaren eta taldearen arteko lehia erakusten zaigu poema horietan. Gizakia aratz jaio da, mugarik gabea, eta gizartean egotearen ondorioz, berehala hasten zaizkio mugak inposatzen, halako eran, non, adinean aurrera joan ahala, gizartean integratu egiten baita. Honen ondorioz gizakiaren desioak eta nahiak, dagoeneko, ez dira bereak, berarengandik sortuak, baizik-eta gizarteak bera bezalako pertsona bati egozten dizkionak. Nostalgiaz begiratzen da atzera, nerabezarora, garai hartan gizakiak oraindik ere aratz mantentzeko aukera baitzuen. Testuinguru honetan liburuan kutsatu gabeko plazeren aldarrikapena egiten da, bitalismo sexualarena, gorputzarena. Hori benetakoa denez, eta ez gizarteak inposatua, ona da berez, hau da, errugabea. Aristiren poemek momentu berezi horiek goresten dituzte, ia epifanikoak baitira. Edonola ere, batzuetan iruditu zait poemetan gauzak gehiegi azaltzeko joera dagoela, momentu horien azalpenean argi gelditu dena era esplizituagoan adierazteko joera alegia, indar poetikoaren kaltetan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak