« Ametsak laranja bat zaborretan dira | Beltzaren ideologia »
Sumisioa / Michel Houellebecq (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2015
La France? No future! Edorta Jimenez / Deia, 2016-05-14
Hendaian trena hartzekotan nintzelarik Michel Houellebecqen La Possibilité d’une île erosi nuen. Frantsesez irakurtzearren. Parisera iritsi nintzenerako haren libururik inoiz berriro ez irakurtzea erabakita neukan. Gorputzaldi txarra utzi zidan, aztoramen moduko bat. Eta iruzurraren susmoa izan nuen. Zergatik ez nekielarik, gainera. Liburuak azken batean Mendebaldeko Zibilizazio —letra larriz, bai— honetako gizon-emakume hetero eta mende erdira iritsiek, eta hortik gorakook, sexu-gaitasuna eta libidoa galdurik heriotzaraino bizitzaz gogaiturik itxarotea beste erremediorik ez dugula diosku. Miraren bat gertatu ezean, behinik behin. Michel Houellebecqen fikzioan zientziak horren soluzioa zekarren. Hura ordaintzeko lain zutenentzat, noski.
Hegazkina hartzekotan nintzela jan nuen nire buruari emandako hitza, Modianoren liburuetako batekin sorta berean La carte et le territoire erosi bainuen. Madrileko aireportuan frantsesez ziren liburu bakanetakoak zirelako. Eta Ibon Sarasolak liburuko atariko atala euskaratu izana deigarri egin zitzaidalako ere bai. Irakurtzen amaitu nuenerako sinistuta neukan Michel Houellebecq, funtsean, iragan-minez bizi den halako frantziar nazionalista bat dela. Sumisioa irakurri izanak horretan zuzen nenbilela berretsi dit. Hori, eta pertsonaia nagusia misogino hutsa izateak Houellebecq hau Mendebaldeko Zibilizazioko gizonezko hetero adin ertainetik gorakook dugun sexu-auziak —gai izan ala ez izan, horra gakoa!— edo horrekiko gora-beherek —gora nahi, baino nola?—, arduratzen gaituztela. Soluzioa, agi denez, gure horko behekoaren garabiarena egin lezakeen hori gure zerbitzura izatea dateke. Hots, emakume hetero gazteren bat, haren presentziak eta look-ak kitzikatu eta lilurarazi egingo gaituena eta gero, gainera, Harem Idealeko emakumeen jakinduriaz gu orgasmoaren gailurrera iristarazteko gai izango dena. Edo izango direnak. Zeren eta gizon bakarrak emazte bat baino gehiago izan ahal baleza, zertan aukerari uko egin? La Possibilité d’une île, akaso? Ez. Errazago eta eskurago. Sumisioaren formula: Islama. Emazte bat baino gehiago izateko gaitasuna duenarentzat, noski. Ez edozeinentzat.
Horixe da Bilbon bertan eskuratu nuen Soumission, ustezko eleberriaren gakoa. Ustezkoa diot, ez baitaukat argi Houellebecqen liburua zer den. Bera den nazionalista frantsesak —oraingoan La carte et le territoire hartan baino ultrago— kontatu gura diguna ez ote den tesi politiko hutsa, narrazio nobelesko legez garatua. Frantzian agintera Islama nola irits daitekeen, distopia hori eskaini baitigu, funtsean, idazleak. Emanik ostera nobela zer den ez dakigula eta, beraz, hori ez jakite hori liburu hau berau ere nobelatzat jotzeko motibo nahikoa dela, gurago izango nukeen saiakera politikoaren jantziekin irakurri izan honela baino. Tesia interesgarria baita. Houellebecq frantses hetero misoginoaren beraren sintomatologia interesgarria den bezainbat.
La France? No future! Horra nire ustez Houellebecqek igorri duen mezua. Zein Frantzia den etorkizunik ez duena eta Frantzian Frantzia hori izatera, edo Frantzia lehengoa oraingo Frantzia izatera nondik nora ailegatu den argitu gabe. Ez baitu gogora ekarri beren kolonietakoei eskaini zieten No future! haren ondorioz irits litekeela Frantzian Islama Palais de l’Élysée delakora. Houellebecqek eta sokakoek haremak amesteko leku ederra.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi