kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Errautsera arteko sugarra / Imanol Zurutuza / Elkar, 2002

Heriotzaz Javier Rojo / El Correo, 2002-12-18

Imanol Zurutuzak eginbehar latza hartu du bere gainean “Errautsera arteko sugarra” izeneko liburu hau (ez dakit zein neurritaraino dei daitekeen nobela) idaztean. Izan ere, idazleak bere biografiarekin zerikusi zuzena duen gertakari bat kontatu nahi izan du: minbiziak eramandako emaztearen heriotza. Honetarako, idazlearen egoera berberean dagoen protagonista bat hautatu du, pertsonaia honek, nobela bat idaztean, bere emaztearen heriotza konta dezan. Protagonista, narratzailea eta idazlea bereizi ezinak izateko punturaino nahasten dira planoak, eta hau guztia egiten da nobela honetan sentiberakeriatik ahalik eta urrunen egoteko helburuarekin, ahal den neurrian behintzat, kontatzen dena objektiboa izateko asmoarekin. Literaturak eskaintzen dio idazleari hori lortzeko baliabidea. Literaturak eskaintzen dio idazleari hori lortzeko baliabidea. Heriotzaz ez era abstraktu batean hitz egiteko. baizik-eta hurbileko pertsona baten sufrimenduaz eta heriotza errealaz aritzeko, literaturak, hau da, aurretik idatzita dagoenak, euskarria eskaintzen du. Aipamenek eta gai batzuen bilakaera errepikakorrak (sinfonia batean musika-esaldi bat behin eta berriro agertzen den bezala) betetzen dute testu hau, eta batzuetan pixka bat monotonoa izan daiteke. Dena dela, sentimenduak neurriz azaltzen jakin du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak