« Biluztasunaren zikinkeria aldarri | Norberak gordetzeko »
Zu / Anjel Lertxundi / Erein, 2015
Herioren aurreko hautu morala Hasier Rekondo / Berria, 2016-01-24
Beldurra behin eta berriro agertu zitzaidan Anjel Lertxundiren (Orio, 1948) Zu (Erein, 2015) azken liburuari ekin baino lehen: jorratzen duen gaiak berak eragindako beldurra, batetik (haren emazteari aurkitu pankreako minbiziaren ondorengo kronika literarioa), auto-laguntzarako liburuen marra gaindituko ote zuen izuak sortutakoa, bestetik. Errealitatearen, gordin eta askatzaile, eta literaturaren arteko talken ondoriozko beldurrak, finean.
Ez da hain bitxia ere, beldurra gupidagabe hedatu baita literaturzale eta iruzkingileen artean: liburu baten aurreko aurreiritziek maiz agerrarazten baitituzte geure barneko ikarak eta izuak. BERRIA egunkari honetako iruzkingile batek, esaterako, erdi txantxetan, aholkatu zidan Italian zehar Gabonetan egingo nuen bidaiarako liburu honek ez zirudiela egokiena, eta are gutxiago eztei-bidaia baterako, jakina. Izan ere, Lertxundi inoiz baino “pertsonalago” agertzen baitzen minbiziaren aurkako borroka ardatz zuen kronika eder horretan. Gauzak horrela, Lertxundik berak duela zenbait urte egunkari honetarako idatzi Italiaren gaineko kronika literario gogoangarriak izan nituen bidaide, besteak beste. Eta ez nintzen damutu. Hala, 2016 hasi berritan ekin nion irakurketari. Liburuko ardatz totemiko den Zu-ri 2012ko uztailaren 19an diagnostikatu zioten aipatu pankreako minbizia.
Aurreiritziak aurreiritzi, ohi duen maisutasunez, hitz neurtuez, aipu literario ezin hobeto ekarriez eta irakurketek eraikitako jakituriaz igaro du trantzea Lertxundik, bere ikuspegiak literaturaren oinarri sendoenen aurka egin baitzezakeen porrot. Baina talentuak ez du non porrotik egin, bizitzan ez bada. “Halabeharrak seinala gaitzan, bete beharreko baldintza bakarra dago: bizirik irautea”, dio egileak, “bitxoaren” aurkako iniziaziozko bidaiari ekin baino lehen. Zu-ren senarra izateaz gain, narratzailea ere bada Lertxundi, eta batzuetan lehen pertsona eta beste batzuetan narratzaile orojakilearen papera aukeratzen du. Ohikoak dituen narratzailearen ikuspegi aldaketak darabiltza gardentasunez, herioren eta minaren aurkako hautu morala desenfokearen bidez egituratzeko, narrazio pertsonal horretatik distantzia literarioa hartzeko. Idazlea eta pertsona ez baitira pertsonaia bera. Bidaia horretan betiko erreferentzia literarioez baliatuko da Orioko idazlea: Albert Camus, Claudio Magris, Susang Sontag, Thomas Mann… beste askoren artean. Lertxundik beti asmatzen du (liburuan zehar idazle gisa sentitzen duen segurtasunik eza bizpahiru aldiz aipatu arren) aipu literarioak eta baita gustuko dituen filmen gaineko lerroak gaixotasunari buruzko kronikarekin uztartzean, eta beste batzuetan estilo zientifikoena profitatzen du. “Egun berri bat beti-beti da zorion-eguna bizirik segitzen duenarentzat”, dio John Garfield aktoreak Force of Evil filmean.
Zu minbizi baten kontrako kronika pertsonal bat baino gehiago da: bizitza literaturaz eraiki duenari literaturak ematen dizkion aukeren testigantza lazgarria, erudizioz betea. Lertxundi ez da inoiz gehiegikeriatan erortzen, eta irakurlearen atentzioa mantentzen du hausnarketa literarioen bidez, ezin hobeto harilkatutako collage neurtu bati esker. Bizitzaren gaineko hausnarketa sakona, minari buruzko saiakera filosofikoa, erlijioaren eta zientziaren arteko hautu morala. Beldurrez eraikitako beldurrik gabeko artelana.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera