kritiken hemeroteka

8.666 kritika

« | »

Neguko egunerokoa / Paul Auster (Oskar Arana) / Txalaparta, 2015

Bizitzeko negua Javier Rojo / El Correo, 2015-10-31

Liburu honen abiapuntua Paul Auster berak 64 urte betetzean gainera etortzen zaizkion sentimenduetan aurki daiteke. Izan ere, 2011.ean Austerrek bizitzako aro berri baten atarian dagoela sentitzen du eta horrek eramaten du ordura arte bizi izandakoaz hausnartzera eta hausnarketa horien ondorioak azalaraztera. 64 urterekin bizitzako neguan sartzen ari da idazlea eta momentu egokia izan daiteke oraindik ere indartsu sentitzen delarik bere bizitzari errepasoa egiteko. Idazleak atzera begiratzen du, baina ez du bere urteen kontaduria kronologikorik egiten. Gaiak, edo hobeto esateko, interesguneak dira liburua antolatzeko erabili den irizpide nagusia. Auster bere baitan sarturik ikusten dugu, bestetan ere kontatu dituen gertakari batzuk gogoratzen, edota gutxitan azaldu dituenak plazaratzen. Eta gertakari gehienetan idazlea bizitza pribatuan bilduta agertzen da. Ematen du kanpoko kontuak dagoeneko ez zaizkiola hainbeste axola. Beraz, kanpoko gertakariek batez ere berarengan eragin izan duten neurrian dute lekua kontakizunean. Jakina, idazle batek bere bizitza idazlan bat sortzeko lehengai moduan erabiltzen badu, bi aukera plantea daitezke: edo idazlearen bizitza oso interesgarria da eta gertakariek berek sortzen dute arreta irakurlearengan; edo idazlea hain trebea da, non askotan guztiz arruntak diruditen gertakariak, itxuraz inolako misteriorik gabeak, abenturarik zirraragarrienak izango balira bezala agertzen baitira. Eta Paul Austerrek hori egiteko trebetasuna soberan dauka. Liburu honetan xehetasun bat iruditu zait oso deigarri: Manhattan begibistan duen idazle honek zein sotiltasunez, ia mina emateko beldur balitz bezala, hitz egiten duen irailaren 11az. Orrialde pare bat besterik ez du erabiltzen horretarako. Idazlan honetan ez da fikziorik, baina benetako literaturaren adibide aparta eskaintzen du.

Azken kritikak

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak