« Bizitzaren argitzalak | Plazerez tundran zehar »
Rebel Mayo Colorao / Paddy Rekalde / Txalaparta, 2002
Rebel Mayo Colorao Ana Unanue / Aizu!, 2002-12
Istorioa: Paddy Rekaldek ihesaldi baten kronika idatzi du bere aurreneko eleberrian. Protagonista Jon Rebel Mayo Colorao dugu, Nafarroan ezkutuan ibili ondoren Irlandara ihesi joango den euskalduna.
Emaitza: Deustuar idazleak erritmo biziko nobela nahi zuen,eta halakoxea atera zaio. Narrazioa ez da lineala; orainak iraganera eramango gaitu,eta joan-etorriko bidaia horretan hamaika istorio eta abesti txertatzen dizkio egileak hari nagusiari. Hala, iheslariaren bakardadearekin batera, Erriberako putetxe bateko gorabeherak errepublikarren borroka zahar eta berriak, sexua, maitasuna, taberna zuloetako giroa, musika erreferentzia anitz eta arrasto punkiren bat aurkituko ditu irakurleak. Denetik eta nahas-mahas, botikan bezala. Hori guztia alkoholean ongi bustita eta tabakoaren keak lagundurik liburuan ez baitago tragoxkarik edo zigarrorik gabeko pasarterik.
Nabarmentzekoa: egileak zuzen-zuzen, batere apaindu gabe, kontatzen ditu gauzak. Pertsonaiek larrua jotzen dutenean, larrua jotzen dute. Irakurleak alferrik izango du irudimena, egileak ez baitio tarterik utziko. Paddy Rekalderen estiloa da, errealista eta indartsua haren jarraitzaileentzat, arruntegia eta estereotipoz josia mokofinentzat. Horregatik, Whiskey koloreko gauak (Txalaparta, 1999) gogoko izan zuenak gustura irakurriko du hau ere, eta gogoko izan ez zuenak… ba, bila dezala beste zerbait Durangon.
Esaldia: “Ze gutxitan marrazten dugun zikoina geure ipuinetan… arrano gehiegi eta zikoinaren arrastorik ez”.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera