kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xake mate / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2002

Joku arriskutsu bat A. de Amezaga / Bilbao, 2002-11

Asko dira, irakurleak dakienez, euskal literaturaren barruan aurki ditzakegun sariak. Zutabetxo honetara orain ekartzen dugun liburu hau sariduna izan zen. Zehatz esanda: Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Augustin Zubikarai I. saria lortu zuen lanaren argitarapena. Laburra luzeraz, II. Mundu Gerra ostera begiratzen du Alberto Ladron Aranaren (Iruñea, 1967) nobela honek. Kontalaria den pertsonaia printzipalak Alemanian kokatzen gaitu, han bizi baita bera. Egia esan bizitzak ez dio gauza handirik eskaini mutil gazte eta bakarti honi, zeinak gerra garaian hanka gabe geratu baitzen. Bere lagun bakarra xake jokoa izango da, bizitza ulertzen lagunduko diona… Eta baita borroka eskola gisa ere azalduko dena. Nazismoaren usaina nabaritzen da, autoreak giro beltzeko nobelak maite dituela… eta Jesus Mari Olaizolak, Txilikuk, esan duenez, Xake Mate-k irudiak sortzeko ahalmen handia duela. Urte hasieran, Augustin Zubikarai saria irabazi ondoren, Ladron Aranak aitortu zuen hemengo idazle gehienen ildotik aldendu nahi zuela nobela honekin eta “halako istorio bat idatzi behar nuela pentsatu nuen”, xake partida legez egituratuz. Lan hau ez da idazle nafar honi saritzen zaion lehenena (luzeena bai); ipuinen arloan badauzka zenbait (Iruñeko Udala, Tene Mujika…) eta joan zen urtean, Itzalaren baitan nobelarekin, Irun Hiria jaso zuen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak