kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Kometaren eraginpean / Jon Bilbao (Jon Alonso) / Txalaparta, 2014

SOS kometa Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2015-06-14

2010ean publikatu zen Bajo el influjo del cometa Jon Bilbaoren ipuin liburua, eta lau urte geroago Kometaren eraginpean (2014, Txalaparta) izenarekin heldu da euskal literaturara.

Jatorrizko edizioak laudorioak jaso ditu idazleak darabilen estilo zorrotz zein zuzenagatik, eta beti erraza ez den gai baten trataeran erakusten duen, diotenez, maisutasunagatik.

Zortzi ipuinetarik azkenak, kometa baten igarotzeak herrialde oso bat argirik gabe utzi duela kontatzen du. Ilunaldiaz baliatuz, ohiko egoera batean pertsonaiek egingo ez luketenaz dihardu. Ipuin honek tesi nagusia biltzen duelakoan, liburu osoari izena emateko ohorea eskaini zaio: kometa baten menpe egon beharra dugu gure barnean egosten diren sentimendu ilun-ezkutuak azaleratzeko?

Kometaren metafora geniala iruditzen zait, ohiz kanpoko gertakizunen zain noraezean dabilen gizakiaren irudiaz mintzatzeko. Zenbait egoerari aurre egiteko gure kabuz kemenik ez dugulako —aurreiritzi sozialak direla eta, berekoikeriagatik edota beldur inkontzienteengatik— gugandik kanpo baldintza aproposak noiz emango diren zain gelditzen gara. “Seinaleei garrantzia ematen dien horietakoa naiz” (71. orrialdean) esango du Garaipen ez osoa ipuineko pertsonaiak, bere bikotekidearekiko maitasuna agortua dela onartu (nahi?) ezinean dabilela.

Narrazio gehienak al dente puntuan idatzita daude. Estilo zorrotzean eta hitzak ongi neurtuta, bai, baina irakurketan aurrera egitea eragozten duen erresistentzia kutsu bat eransten zaio, gehiegizko abstrakzioa.

Deskribatzen diren egoerak egunerokotasunean txertaturik dauden arren, beti izango dugu harekiko haustura dakarren ezohiko elementua, pertsonaien alderdi gaitzesgarrienak askatzeko motor gisa funtzionatzen duena. Nahita baliaturiko ispiluaren teknika honek, pertsonaiak introspekzio ariketan ezarriko ditu.

Kometaren eraginpean arina izatetik urrun dago. Kontakizun gehienek irakurketa arretatsua eskatzen dute adierazi eta adierazlearen arteko lotura ezinbestekoa egin ahal izateko. Burua fresko edukitzea gomendatzen dizuet ariketa mental honetan murgiltzeko.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak