« Bizi harrigarriak | Alkohola tarteko, giza paisaiak »
Hirira doan bidea / Natalia Ginzburg (Pello Lizarralde) / Igela, 2001
Hirira doan bidea Jon Benito / Gara, 2002-11-01
Garai bakoitzak bere poetika izan du eta izango du. Poetika jakin batek baldintzatzen ditu garaiko artistak, poetika berak baldintzatzen ditu garaiko irakurketak. Ez gara Harold Bloomek ezarritako mendebaldeko kanonaz arituko bazter honetan.
Baina, arrasto sakona utzi dute atzerriko idazle zenbaitek garaiko idazleengan, eta hori azpimarratzeko adibide soil bat azpimarratu nahi izan dugu gaurkoan.
Azken urteetan atzerrian oihartzun gehien izan duen idazleetako bat irakurtzeko gonbita egin nahi dugu aste honetan. Aukeratutako egilea Natalia Ginzburg da, eta, Pello Lizarraldek euskaratutako “Hirira doan bidea”, azalpen hauen arrazoia.
Natalia Ginzburgen lanak beste hizkuntza batzuetan jarrai daitezke: “Le piccole virtú” izango da egilearen lanik interesgarrienetako bat gaurko gomendioarekin batera. Desoreka handirik gabeko narrazioak, kontaera gardena eta ahots lehorra dituzte ezaugarri lanek. Egiaren poetika bat, garraztasunarena, minarena erakutsi dute. Baita txikitasunarekiko edo zertzeladarekiko arreta berezia ere. 1991n hil zen Natalia Ginzburg.
Ziur aski, orain bestela irakurtzen dira bere lanak. Beste ikuspegi bat erakusten dute, beste molde bat, beste begirada bat.
Baina arrasto sakona utzi zuen gerora ere. Ondorengo irakurketak baldintzatu zituen. Natalia ez zen bakarra izan: Margaret Atwood, Imre Kertesz, Stefan Zweig, Yi Sang eta beste mila deskubritzeko daude oraindik. Deskubritzeko ez ezik, itzultzeke daude oraindik. Norbaiten lana izango da hori, norbaiten ardura.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi