kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Su zelaiak / Mikel Peruarena Ansa / Susa, 2014

Su zelaiak Igor Elordui / Aizu!, 2015-03

“Iruten ari nuzu, kilua gerrian ardura dudalarik nigarra begian”. Horixe abestuz abiatu omen zen Baionako Infanteriako 49. Errejimentua 1914ko Mundu Gerrara, Gerra Handira, alegia. Hala diosku Mikel Peruarena Ansak Su zelaiak eleberrian. Bada, nola abiatu gerlarat errejimentua, hala du izkiriatu Peruarenak lana: ez abestuz edo negarrez (agian, baina ez dakigu), baina bai irunez; hitzak, istorioak, pasadizoak eta pertsonaiak trebeki irunez. Gerraren ankerkeria eta gerra hark nola eragin zuen erakusten digu Peruarenak, baita duela mende bateko euskaldun horiek nola bizi ziren eta zer pentsatzen zuten ere. Idazleak eleberriaren hasieran hainbat aurkezten dizkigu Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazte haietatik, “euskara bertzerik ez zekiten” haietatik. Baina istorioak aurrera egin ahala (ez lehenago) jakingo dugu nor den hilko eta nor biziko; eta ikusiko, azkenik, Filipe Luro ikazkina dela protagonista. Sei mila bat euskaldun hil ziren lubaki eta borroketan. Belaunaldi oso bat, drama soziala Iparraldearentzat. Gainera, frantses hizkuntza, muga ezarri berriak, batasun nazionala eta beste indartzeko probestu zuen Frantziak gerraostea.

Esan bezala, irule beharra egin du idazleak: batetik, dokumentazio lan eskerga dago; bestetik, idazkeraren indarra eta jatortasuna; nola josi duen idazle gipuzkoarrak euskara batua, hasi eta buka liburua, Iparraldeko moldez. Ikasgarri zein gozagarri, hizkuntzaren aldetik zein historiarenetik, Iparraldetik zein Hegoaldetik begiratuta.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak