« Heriotza, txoriak eta abar | Ildo bat lantzeko »
Orube abandonatuak / Garazi Kamio / Elkar, 2014
Bizitza hondatuak Javier Rojo / El Correo, 2015-02-14
Garazi Kamioren literatur ibilbidean bigarren mugarri garrantzitsua da nobela hau. Argumentuaren aldetik, idazlana hiru narrazio desberdinen txirikorda izango balitz bezala aurkezten zaio irakurleari. Hiru garaitan kokatutako hiru istorio dira. Lehenengo eta behin, Marioren etxera bueltatzea kontatzen duen narrazioa dugu. Gerra Zibilaren osteko urteetan kokatuta dago, eta Mario, kartzelatik eta Belchiteko kontzentrazio-esparrutik pasatu eta gero, aske geratu da eta etxera bueltatu da. Ulises akitu bat izango balitz bezala, isilpean gorde behar du etxera itzuli dela, emazteak sentitzen duen lotsa dela-eta. Bigarren istorioak Miren du protagonista, eta 1989ko Gabon zaharraren inguruan kokatuta dago. Emakume hau drogazalea izan da eta mendekotasunetik askatu nahian ibili da. Edonola ere, bere egoera pertsonala, fisikoa eta animikoa guztiz tamalgarria da. Hirugarren istorioan agertzen zaigun protagonista ere emakumea da, eta Maider du izena. Langabezian geratu da, baina bere inguruan fikzio bat eraiki du familiak eta lagunek gauzak oso ondo doazkiola pentsa dezaten. Hiru istorio hauek txandakatzen dira narrazioan, nahiko tradizionala dirudien kontaera baten bidez. Eta hiru istorioek argumentuaren aldetik elkarren arteko erlaziorik ez badute ere, gai berberen bariazio moduan aurkezten dira.
Badaude errepikatzen diren motiboak, istorioen artean paralelismoak eraikitzen dituztenak (zapatak, armairuak…). Eta azkenean hiru istorioek partekatzen dute esparrua: hiru garaiak desberdinak izan arren, pertsonaien etxebizitzak leku berberean daude, eta data jakin bat (abuztuak 6) agertzen da beraien tragedien abiapuntuan.
Puntako idazlana izan gabe, Kamioren liburua interesgarria da, “déjà vu” inpresioa uzten badu ere.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera