kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Elorri / Bitoriano Gandiaga / EFA, 1962

Oihartzunen zubia Anjel Lertxundi / El Diario Vasco, 1989-11-01

Egunotan kaleratu da Bitoriano Gandiagaren “Elorri” poema liburuaren bigarren argitalpena. Joan Mari Lekuonak liburuaren hitzaurrean dioen bezala, “gure literaturako hainbat dokumentu berreskuratzen ari garen honetan, ez zen bidezko ‘Elorri’ bezalako idazlana agortearen antzukeriara isolatzea”.

Gandiagak izan du, poemario honekin, meriturik: Lizardiren testigua hartu zuen, gerra aurrekoaren zuzia eskaini zigun zubi eginaz, intimismoaren bidetik bai, baina baita gerora jorratuko dituen bideetara irekia ere. Geroago hartuko duen bide horretarako hazi emankorrenak ereinda daude “Elorri” poema liburuan, kultismoa eta eredu herrikoien uztarketa nagusiki. Hitz-joku, hitz-erritmo, hitz-oihartzun… hizkuntzaren kanpaiek gure bihotz sakanetan oihartzunak olatuka, oihartzun biguin nahiz hezeak etengabe, oihartzun zilarrezko eta oihartzun larrosa usainekoak zurrunbuiloan sortarazten dizkigu.

Tradizioa bait dago Gandiagaren poemarioan. Baina ematen zaigu bertan modernitatearen albiste ere.

Jakina da artzain aroak madarikatutzat jotzen zituela zubiak, izadiaren orden naturala apurtzen omen zuten eta. Ez zen ertz batetik bestera zubi batetik pasa behar: non ur gutxiena izango saiatu behar zuen ibiltariak.

Gandiaga zubi da. Alferrikako bideak ebitatu nahi izan dizkigu, non ur gutxi izango eta hara bitarteko bideak nahiz hango pasadizo antzuak aurkitzen saia ez gintezen.

Badirudi, halare, badela gurean zubi bat geneukela jakin ez duen poeta usterik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak