kritiken hemeroteka

8.768 kritika

« | »

Plazeraren gau ilunekoak / Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque) / Elkar, 2014

Festaren amaiera Javier Rojo / El Correo, 2014-09-13

XX. mendeko 20ko hamarkadan mundua etengabeko festa zela ematen zuen. Tira, horixe iruditu behar zitzaien F. Scott Fitzgerald bezalako idazleei, garai hartan beren literatura sortzen zutenean. Baina, jakina, mundu horrek oso muga estuak zituen, geografiak eta klaseak, lurraldeak eta diruak, markatutako mugak hain zuzen. Muga horien barruan dirua erraz irabazten eta errazago gastatzen zuen belaunaldi bat hazi zen, azalkerian eta itxurakerian bere destinoa jarria zuena. Halako bizimodua deskribatzeko kronista bat behar zen eta Scott Fitzgerald izan zen idazle hautatua. Mundu hori amets, mundu horretan nolabait integratuta egon arren baina hala ere giro horretatik urruntzeko gaitasuna zuelarik, halako bizimoduaren bilakaera utzi zigun narrazioetan islatuta, “Plazeraren gau ilunekoak” izenburua duen bilduma honetan ikus daitekeen moduan.

Bildumaren paratzaileek, Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek, bestalde, kontu handia izan dute narrazioen ordena kronologikoa errespetatzeko, eta horrela bilakaera hori nabarmenago geratzen zaigu. Izan ere, hamarkada horretako etengabeko festak 29an izan zuen bat-bateko amaiera, eta halaxe ikus dezakegu islatuta narrazio bilduma honetan. Hasierako istorioetan bizimodu horren hustasuna erakusten zaigu —hori bai, ironia puntu batez—, idazlea oso kontzientea baitzen festa horren atzean ezertxo ere ez zegoela. Ironia hori azken narrazioetan mingostasun bihurtuta agertzen zaigu. Idazlea 1940an hil zen eta bere literatura testuinguru jakin batean sortu zen. Baina nago, metafora moduan bada ere eta bi egoeren arteko desberdintasunak ahaztu gabe, berak kontatutakoak gure festatxoaren amaiera deskribatzeko ere baliagarriak izan daitezkeela. Pertsonaia batek esaten dituen hitz hauetan dena laburtuta geratzen da: “Amerikar gizonei zerbait falta zaigu dirurik ez dugunean”.

Azken kritikak

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak