kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Scanner / Leire Bilbao / Susa, 2011

Gorputz barneko irudiak Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-12

“Ez dakit noiz erabaki nuen liburu honi Scanner izenburua jartzea: lantokian scannerra jarri eta nahi baino dokumentu gehiago eskaneatzeko agindua eman zigutenean edo ospitalera joan behar izan nuenean izebari enegarren eskanerra egin behar izan ziotenean bere belaunaren erruz edo Aireportu batean oinetako, gerriko eta erlojurik gabe ere hiru aldiz pasatu behar izan nintzenean ditxosozko eskaner hartatik. Egia esan, ez dakit noiz erabaki nuen baina pentsatu nuen atzera bueltarik gabe izenburu egokia zela poesia liburu honi jartzeko”, azaldu digu Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978).

Leire Bilbaok Scanner (Susa) poema liburu berria aurkeztu zuen urriaren 6an. Scanner bere bigarren poema liburua da, orain dela bost urte Ezkatak kaleratu zuen argitaletxe berean.

Scanner hitza ingelesezko scan aditzetik dator eta gertutik begiratu edo aztertu esan nahi du, besteak beste. Eta eguneroko bizitzako gatazken aurrean jarria, hala begiratu nahi izan dio egileak haragiz nahiz mozorroz estalia izan den errealitate gordinari: gertu gertutik, poesiak ematen duen maila pertsonalaren gertutasunetik. Lan berri hori sei ataletan banatuta dago. “Amaz erditu naiz” deritzo lehen atalari. Atal horretan familia da gaia: ama-alaben arteko harremanaz mintzo da, aita-alabaren artekoaz, eta familiaz oro har. Gainera liburua hasten da data zehatz batekin eta esaldi honekin: urriko gau batez aita eta ama oraindik ez nire ez beste inoren aita eta ama ez direnean. Sorkuntzaz hitz egiten hasten da. Bigarren atalari “Paperezko deiak” deritzo, hor ere sorkuntza, sorkuntza literarioa da atal honetako gaia. Gorputza, harremanak eta sexua agertzen da “Galdera bat da gorputza” atalean. Gorputza sorkuntzarako bide moduan eta plazererako bide moduan. “Zakurrak labadoran”, atal horretan poemek surrealismorako joera dute, eta niri bereziki gustatu zaizkit. Bidea da gaia “Asfalto gosea” izeneko atalean. Eta azken atalean, hau da, “Elurraren isiltasuna” izena hartzen duen horretan, bizitzaren zentzuaz hausnarketa egiten du Leire Bilbaok, etengabeko zalantzan eta xehetasun handiz.

Leire Bilbaok giza gorputzeko organo guztiak jarri ditu lanean bere bigarren poema-bilduma horren barnean. Eta teknologia berrien eskutik, bihotzaren izpi misteriotsuak, hezurren hausturak, biriketako muina edota garunetako itzalak ikus daitezke garbiago, odola arterietan zehar higitzen bezala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak