kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ipuin euskaldunak / Iban Zaldua / Erein, 1999

Neguko hotza bezain ona Aritz Galarraga / Argia, 2013-12-08

Halako gauza bitxirik. Izango da gehiago noski, baina ez dut gogoan gurean: bi liburu bakarrean, edo liburu bakarra bitan. Hartzen duzu alde batetik eta portada bat —Ramiro Arrueren Erromerian margoarekin—, izenburu bat —Ipuin euskaldunak—, egile bat —Iban Zaldua—. Hartzen duzu beste aldetik eta portada bera, izenburu bera, baina beste egile bat —Gerardo Markuleta—. Guztira hemezortzi ipuin, bi eskutara idatziak: idazle bakoitzak bereak, alegia. Eta izenburuak beldur dezentekoa eman lezake hasiera batean, egileak ez balira izango Zaldua eta Markuleta. Bi horiekin badakizu euskalduntasunaren alderdirik irringarri kritikable afrusenak izango direla jomuga, ez dela sekula izango euskalduntasun atsegin onbera kontsentsuzko bat. Eta horrek biziki lasaitu behar luke irakurlea.

Zalantza bat izango du, halere, segur aski: irakurketa nondik hasi. Nik neuk ere izan nuen: eta erabaki nuen Zalduagandik hastea azkenean, baina barra kodea Markuletaren portadak duelako. Edo agian Markuleta narratzailea deskubritzearen plazera gehiago luzatzeko —badakizue plazer gehien sentitzen dugula plazera sentituko dugula sentitzen dugunean—. Zalduaren ipuingintza ezaguna dugu, eta alde horretatik esan genezake ez dela sobera aldatu hasiera haietatik; eta aldatu bada izan dela ipuinak are gehiago fintzeko, soberakinak kentzeko, hezurretara ekartzeko, ipuinak efektiboago egiteko alegia, hobeto. Idazlearen beraren filtroa izan daiteke batzuetan galbaherik zorrotzena —nahiz esango nukeen beste batzuetan izaten den laxoena—. Eta, hala, Zalduak 2010ean apailatu zuen autoantologian, Ipuin euskaldunak honetatik bi ipuin sartu izana positibotzat har dezakegu —“Liburudendarena” eta “Zuloarena”—. Gutxi ematen du lehen kolpean, baina %25 da.

Markuleta ipuingilea deskubritzea geratzen zaigu oraindik, ordea. Poeta gisa batez ere ezaguna —nahiz azkenaldian buru-belarri dabilen itzulpenetan—, Jon Iriberri izengoitiarekin zein izen propioagoarekin. Izan ere, hemengo hamarrak ditu, nik dakidala, liburu argitaratuan behintzat ateratako ipuin bakarrak. Zalduaren ipuinekiko diferenteak dira, noski, nola ez —ez dute irakurlearen estrainiamendua bilatzen, gaiak are fokatuagoak daude giza harremanen aspektu batzuetan—; baina badute ezaugarri komunik: hazkura eragiten dute, deserosoak dira, ez bertan goxo irakurtzeko modukoak. Ezen azken batean, eta lehentxeago aipatu dugunez, euskalduntasun ofizial esaten diogun horren kontra ari baitira nolabait ipuin erabat euskaldun hauetan. Eta hori neguko hotza bezain ona iruditzen zait gure ??”literaturaren— osasunerako.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak