kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Gela bat norberarena / Virginia Woolf (Maria Colera) / Consonni, 2013

Liburuak azpimarratzen dituztenentzat Amaia Alvarez Uria / Argia, 2013-09-08

Emakumeak eta literatura gaiari buruzko bi hitzaldi dira lan honen oinarriak. Woolfen arabera “era guztietako aurreiritzi eta grinak pizten dituen gaia” da. Bi espaziotan kokatzen da bertan kontatutakoa: Oxbridge eta London. Lehena (Oxford/ Cambridge) unibertsitatea eta bigarrena British Museumeko liburutegia. Lehenean agerian uzten du zein den emakumeek (izan) duten debekuz betetako egoera, eta honen aurrean “sexu baten segurtasun eta oparotasunaz eta bestearen pobrezia eta segurtasun gabeziaz” delakoari buruz dabil. Bigarrenean “egia”ren bila abiatzen da eta gizonek emakumeei buruz hamaika liburu idatzi dituztela aurkitzen du, aholku eta irain sortak, “ireki ere egin gabe” lasai utzi daitezkeen liburuak direla ondorioztatuz. Amorrua sentitzen duela agertzen da testuaren zati honetan behin baino gehiagotan, itzulpen honen edizioan azpimarratuta agertzen zaiguna.

Woolfek hau gainditzeko bizitza osorako errenta eta norberaren gela aldarrikatzen ditu. Izenburuan dakusagu, lan honetako mezu nagusia baita: emakume idazleek behar dutena bere gela, urtean 500 liberako errenta eta pentsatzeko eta esateko askatasuna dira. Sorkuntzarako egoerarik onena zein den ere hizpide du, eta bere ustez, edozein idazlek literatura egiteko “gogoaren batasuna” behar du, gizonak haien maskulinotasunean gotortuta eta emakumeak haien femeninotasunak mugatuta geratu gabe. Honen ostean gizonek idatzitako literaturan emakumeak nola agertzen diren azaltzen du, eta emakumeek garai desberdinetan idatzitako literatura aztertzen du, fase diferenteak pasatu dituztela adieraziz eta hauek egindako ekarpenak zeintzuk izan diren eta izan daitezkeen aletuz.

Fikzioaren eta errealitatearen artean egiten du salto etengabe, emozioa eta arrazoia harilkatuz eta edertasunaren deskribapena gertakariei buruzko iruzkin ironikoekin tartekatuz. Ondorioen artean Emakumeak eta literatura gaiari buruz pentsatzen du “zorigaiztokoa dela idazten duen edonorentzat bere sexuan pentsatzea” lehenago aipatu dugun “gogo batasuna”ri garrantzia emanez. Bere entzule-irakurleei gomendatzen die mota eta gai guztietako liburuak idazteko eta gogoeta eta amets egiteko Shakespeareren balizko arreba haiengan jaio dadin, bere garaian izan ez zuen aukera haien bitartez izateko.

Literaturaz gozatzeko eta kontzientziak pizteko iruditzen zaigun lan erreferentzial eta ezagun hau Consonnik ekarri du euskarara, Maria Coleraren itzulpenarekin, crowdfounding delako finantziazioaren bidez, eta bihotzez eskertzen diegu ekimen hau. Hala ere pena txiki bat geratu zaigu izenburuarekin, itzulpen literala aukeratu beharrean —A room of one´s own— egokiagoa iruditzen zaigulako euskal kulturan urteetan erabili izan den Norberaren gela, 1987an Mariasun Landak Emakumea eta literatura gaia zuen monografiko batean (Jakin 45) bere artikulurako erabili zuen itzulpena: “Virginia Woolfen Norberaren gela”, tradiziotxo horri jarraipena emanez.

Amaitzeko esan nahiko nuke oso gustura berrirakurri dudala liburu hau, oraingoan euskaraz, eta irribarrea marraztu zaidala pasarte batzuek liburutik irten eta bere ibilbidea egin dutela egiaztatzean edo literaturari ikuspegi feministatik begiratzen hasi nintzaioneko garaia gogora ekartzean. Eta harrituta geratu naiz, hain ezaguna zaidan liburua izanik ere, pasarte batzuk azpimarratu ditudalako, horretarako oso aproposa baita lan hau, gogoangarriak diren eta azpimarratzeko moduko pasarte, dagoeneko klasiko, ugari dituelako.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak