« Liburuak azpimarratzen dituztenentzat | Klase izandunaren atzealdea »
Love is blue / Mikelats Gorroto / Hiria, 2001
Ikuspuntu desberdinak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-09-13
Izenek batzuetan ez dute balio izaera azaltzeko, “izena duen guztiak izana dauka” dioen esaldi horretatik ondoriozta litekeenaren ildotik. Oker ez banago, liburu honen bigarren argitalpena da hau, idazlana orain dela hamar bat urte plazara aurkeztu baitzen lehenengoz. Liburuaren izenburuari erreparatuz gero, berriz, atzerago jo behar dugu denboran, 60ko hamarkadan oso ezaguna egin zen abesti frantses baten tituluaren itzulpena da-eta. Liburuan, hamabost edo hamasei narrazio biltzen dira (tipografia-akatsa izan daitekeenak duda hori uzten du-eta). Narrazio guztietan narratzailea pertsonaia ere badelarik, lehenengo pertsonaren presentzia nabarmentzen da. Baina narratzailearen funtzioa betetzen duten pertsonaia horiek ez dute ikuspuntu “normal” bat eskaintzen, aldez edo moldez, guztiek ez bada gehienek ezaugarri bereziren bat aurkezten dute narratzaileok ohikotasunetik urruntzen dituena. Adibidez, batzuetan narratzailea animalia da eta haren diskurtsoa guztiz humanoa bada ere, aberetasunetik ematen digu bizirauteko borrokaren berri. Bere hitzetan krudelkeriaren aurrean planteamendu moralak bazterrean geratzen dira krudelkeria hori bizilegea besterik ez den mundu batean, non bizirauteko besteak hiltzen dituen animalia besteren baten elikagai bihurturik agertzen zaigun.
Narratzaileok normaltasunetik urruntzen dituzten ezaugarrien artean pertsonaiok batzuetan aurkezten dituzten hutsuneak ere badaude: ohean mugitu ezinik dagoen elbarria, neska itsua… Beraz hemen berebiziko garrantzia ematen zaio errealitatea beste ikuspuntu batzuetatik aurkezteari. Errealitatean osagai fantastikoak nola txertatzen diren ere ikus dezakegu, errealitateari suposatzen zaion trinkotasuna apurtuz.
Modernoa izan nahirik, denborak zaharkituta utzi duen ariketa moduko bat.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi