« Mugarik gabeko begirada | Denak batera »
Odolbildua / Josu Landa / Susa, 2002
Odolbildua Harkaitz Cano / Administrazioa euskaraz, 2002-07
Beltza, eta epokakoa, erran behar genuke. Nobela bat 50.eko hamarkadan kokatzea erraza izan liteke, girotzea eta sinesgarri egitea ordea ez hainbeste, eta are gutxiago, garai horri buruz emandako emaitzen euskarazko aurrekari literarioak urriak direla ikusita. Urteetan atzera egin ahala, erromatarren filmetan eskumuturreko erlojuak agertzen diren era berean agertu ohi dira pasatako garaietako istorioetan idazleak behar adina arreta jarri ez izanaren ondorioz sortu anakronismoak. Liburu honetan ez daramate eskumuturreko erlojurik erromatarrek: eszenatokiak oharkabean pasatzen zaizkio irakurleari, ongi egindako lanaren seinale. Horixe da liburu honen lorpenetako bat, baina ez bakarra. Ongi neurtu eta dosifikatzen da ematen den informazio apurra, zine beltz amerikarraren erritmoetara ongi plegatzen den intriga harilkatuz, boxeoaren azpimunduari buruzko pasarte ederrak ere tartekatuz eta legearen beste aldean dabiltzan protagonisten arteko tentsio eta arrisku egoerei nahiz haien arteko mesfidantzari etekina atereaz.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera