kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kandido, edo Euskadi independientearen ukronia / Luis Haranburu Altuna / Hiria, 2002

Ukronia Jon Kortazar / Bilbao, 2002-07

Itsasoak ez du esperantzarik lanaren irakurle sutsuak izan ginenok pixka bat galduta genuen Luis Haranburu Altunaren narrazio lana. Orain satira politiko batekin datorkigu: Kandido pertsonaiaren birmoldaketarekin. Voltaire idazlearen lana dago honen atzean, eta postmodernitateak parodia maite badu, parodia gogorra eragin duela Luis Haranburu Altunak esan beharko genuke.

Abertzaletasunaren satira izan nahi luke Kandido edo Euskadi independientearen ukronia nobelak, nobela mota baten parodia ere badelarik neurri berean. Nik ez dakit, baina susmoa dut, ereduaren jarraipen garbi honek ez ote dion kalterik eragin nobelari, azken batean Voltaire idazlearen garaiko nobelaren eraketa duen kontaketa irakurtzen ari baikara: pertsonaia Salburuako landetan Alderdi Egunean jaiotzen den artetik, bere maitea den Letiziari azken aldiko esaldi famatua esaten dion arte: “Letizia, orain zu zara nire baratza bakarra” narratzaile orojakilearekin, kapituluen banaketarekin, kapituluen laburpenekin, pertsonaiaren bizitza osoa kontatze nahiarekin… Jakin arren parodia dela, ironia dela nagusia, kontatzeko era oztopo egin zait askotan.

Bestelakoan, abertzaletasunaren topikoetatik bidaia da liburua, Kandido ikusle inozoaren begietatik ikusita. Luis Haranburu Altunak satiraren bideak aukeratu ditu, fikzio-politika ere egin nahi izan du, Ukronia hitzak adierazten duenez, eta imajinatu etorkizun independientea, gaurkoa bezain bizi ezina.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak