kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xabier Lete: (auto)biografia bat / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 2011

Gure errelatoa idazteko saioa Mikel Asurmendi / Berria, 2013-01-06

“Makurka ta poliki arrastaka bidean / bizkarrezurra oker zerbitzuko lanean / zerbitzuko lanean bururik altxatu gabe / munduan zehar doa giza aberea”. Abia gintezke poetaren beste jarreraz, alabaina, Giza aberea poema kantatua Xabier Leteren biografiaren adibide adierazgarria eta edonorena izan daiteke. Hala izanik ere, mundua aitzina doa, eta poema, XXI. mendean irudikatua, bestera ere has liteke: ?”Zutik eta azkarki, arrakasta bidean / bizkarrezurra harro zerbitzuko tentean / zerbitzuko zerean bururik apaldu gabe / munduan zehar doa giza aberea”.

Aurtengo saiakera arloko Euskadi Literatura sariduna izanagatik, Inazio Mujika Iraolaren Xabier Lete: (auto)biografia bat (Alberdania) liburuak urtebete eman du ene apalategian. Arrakastaren bidean heldu nauzu neroni ere. Giza aberearen patua halabeharra beti ote?

Xabier Lete menturazko beste mundura joan zen (bere)autobiografia utzirik, berak idatzi gaberik ere: (Auto)biografia bat. Herri agrafo honen seinalea, formazio akademikorik gabeko poetaren lekukotasun estimagarria. Giza aberea poema bizitzarekiko ikuspegi iluneko arrastoa da batzuentzat, mundu honekiko itxaropenik gabeko jarrera. Beste batzuentzat, berriz, gure existentziaren agerbide paregabea.

Itzulika ditzadan Leteren hitzok eta abia nadin baikor. Hots, jainkoaren esku-hartzerik gabe, ezta patu beltzaren eskura ere jarri barik. Jendeok jainkorik gabe bizitzen ezin etsiz nahi baduzu, baina gure bizkarrera bota dugun zama libraturik.

Handi-handika, bi Lete, bi pertsona jalgi zaizkit bidera: giza aberea eta euskal herritarra. Giza abere jendetua batetik eta abertzalea bestetik. Abertzale ez nazionalista.

Xabier Lete, gerra ostean jaioa, gerra galdu zutenen gizasemea. Gerra gehien pairatu zutenen ondorengoa izanik, bi ezaugarri baitaratu zituen gaztaroan: egoera politiko ezin makurragoaren mina eta sormenerako grina. Geroago munduratu ginenok, ordea, uste dugu uste(l) gutarrak soilik menturatu zirela infernutik paradisura bidean. Setakeria eta sektakeria hurkoaren baitan soilik ernatzen direla. Leteri irakurririk badakigu —eta amiñi biziturik— abertzale izanagatik denok ez garela anaiak. Ez anaiak ez arrebak ere.

XXI. mendera ailegatu behar izan zuen Leteren giza abereak, hauxe adierazteko: “Euskaldunok badugu joera txar bat azken urte hauetan eta da, abertzaleak izan beharrean, nazionalistak izatekoa”. Alta bada, bestelakorik espero al zitekeen nazionalismoaren —ezein bandoren— izenean gerra egin zuten seme-alabengandik?

Auto(biografia) bat autokritikaren etsenplua da. Nuestros padres mintieron idatzi zuen Jon Juaristik. Aldiz, Letek “gezurra esan zutenak guraso haien ondorengoak izan gara” dio. Eta ondorengoen ondorengoak —borreroak nahiz biktimak— are gezur handiagoekin bizitzen ohitu garela gehituko nuke nik. Ez dakit euskaldunok tribu atsekabetua garen, baina estu eta larri bizi dugula bai. Leteren biografia ez da euskaldun guztiona, baina sintesi aski hurbila izan daitekeela uste dut.

Usteak uste(l), zertan sinetsi gure poetaren ildoan?

Jainkoa ondoko gelan dagoela dio Letek. Nik ere berak dioen jainkoa egon badela uste dut. Besterik da Jainkoarengan sinestea. Izanez ere, Jainkoa ondoko gelan badago, nirean sartzeko gomita dauka.

Uste eta sineste horien ondoren, hona proposamena. Giza aberearen patua halabeharrez bete aldera, gerra ostetik gaurrera bitartekoez herri honek egin behar duen errelatoa idazteko berealdiko da (Auto)biografia bat. XXI. mendeko giza abereak jendetasunez janzteko paregabea. Era (auto)didaktikoan idatzia, akademiek kutsatu gabea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak