kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Marlboro gizona / Mikel Zubeldia / Alberdania, 2012

Marlboro gizona Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-01

Aurtengo Donostia Hiria-Kutxa saria irabazi du Mikel Zubeldiak (Donostia, 1972) Marlboro gizona ipuinarekin. Alberdaniak argitaratu du autore beraren beste bi ipuinekin batera: giro bereko Udal zoologikoa eta Salomón Weingarten.

Berrogeita hamar urte inguruko Dora Maggo margolari frantsesa da saritutako ipuinaren protagonista. Artea baliatu du beti Dorak bere bizitzan oreka bilatzeko eta, hala, momentuko egoeraren arabera, mota bateko edo besteko margoak egiten ditu: paisaiak, ondo sentitzen denean; bodegoiak, krisialdian dagoenean; erretratuak, momentu latzetan. Erretratuak margotzen dabil azkenaldian, gizon biluzienak, hain zuzen ere. Modelo bila dabilela, Marlboro gizona aurkituko du, eta hura margotu arteko ez du onik izango.

Gizonezkoekiko erreferentzia falta izugarria nabaritzen du Dorak, eta zigor moduan ekiten dio gizonezkoak margotzeari. Momentu desatseginak biziko ditu azken modeloa margotzen dabilela, misoginoa izateaz gain, zerria ere badela konturatzen denean. Badu bere morboa istorioak, Dorak emakumeak atsegin izan dituelako nerabezarotik.

Gustura irakurtzen da ipuina, erritmo arina duelako eta ederki jorratzen duelako artearen eta protagonistaren barne egoeraren arteko lotura, “emozioen pintura” delakoa. Horretaz gain, ondo islatzen du protagonistaren barne mundua, eta xehetasun asko ematen ditu pinturari eta margotzeari buruz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak