kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Pedro Páramo / Juan Rulfo (Juan Garzia Garmendia) / Ibaizabal, 2002

Comala argitara Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-07-14

Beti da gozatzeko modu eta bide Rulfo irakurtzea, bai Lautada sutan (Koldo Etxabek itzulia) eta zer esanik ez Pedro Páramo hau, Juan Garziaren eskuetatik pasa eta gero. Gozatzeko eta ikasteko modua, Juan Garziaren itzulpena, aberatsa baita oso, txukunaz gainera. Halako liburuak irakurri ondoren, pentsatzen hasten naiz euskal literaturak baduela oraindik etorkizun pittin bat, munduko beste hizkuntzen aldean, eta ez azpian, berez euskaraz sortutako testua balitz bezala irakurtzen baita. Gure hizkuntzarekin ditugun zorrak kitatzeko saioa noski, irakurketarena, besterik gabe, liburu ederrak berez eta nahi gabe irakurtzen baitira, ahalegin berezirik gabe.

Beste kontua da Rulforena (1918-1986), ezaguna mundu guztian aipatutako liburuen egile izanagatik; hain ezagunak liburuak, non haiei buruzko tesi ugari kaleratuak baitira dagoeneko, liburuetan oinarrituriko filmak ere ugariak diren bezalaxe. Ez alferrik eta Juan Garziak berak, hitzaurrean isurtzen duen jakituriaren adibide, esaten baitu Rulfo izan zela liburu honetan “errealismo magikoa” deitu izan den horren sortzaileetako bat (“sorburu” hitza idazten du Juan Garziak), eta ez dut uste baieztapen hori zalantzan jartzekoa denik. Liburuak hitzaurreaz gainera, badu hitzatze edo gibel hitza edo hondar solasa (Juan Garziaren mintzairan), Carlos Blanco Aguinagak idatzia, non jaiotzez irundar den idazle, ikerlari eta irakasleak —Rulfo bera haragiz eta ez letraz ezagututakoa— aipatzen duen Rulforen lasaitasuna, hitz egiteko (bere buruarekin izan ezik, literatura, besteren artean norberak bere buruarekin hitz egiteko ariketa baita) zuen zailtasuna. Polita da, baiki, Blanco Aguinagaren testua, eta polita da Rulfok Comala asmatuaren gainean eraikitako mundua, gero Juan Garziak zimentu eta guzti, gurera ekarri duena.

Ez da gutxi.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak